Eusko Jaurlaritzak 25.000 eurorekin lagunduko du Elkanoren munduko lehen biraren 500. urteurrena ospatzeko bizikleta ibilbide bat sortzeko proiektua (Gobernu Bilera 2021-12-21)

2021-12-21

Gobernu Kontseiluak 25.000 euroko dirulaguntza zuzena onartu du gaur Mundubira 500: Elkano Fundazioarentzat, Elkanoren munduko lehen itzuliaren 500. urteurrena ospatzeko Euskal Herri osoan zehar bizikleta-ibilbide bat sortzeko.

Horrela, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak bizikleta-ibilbide hau finantzatuko du, kultura eta kirola nahastuz, interesa duen edonork gure historia eta kultura ezagutzeko eta kirol-jarduera bat egiteko aukera izan dezan.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko