
Gurutzetako ospitaleak bost ibilgailu elektriko edukiko ditu
Sartu berriak diren ibilgailuen bitartez, osasun-zentro honen energiaren eraginkortasuna eta ingurumena zaintzearen aldeko erronka sustatuko da
Ospitaleak lau auto eta furgoneta elektriko berri bat edukiko ditu, dieseleko beste hainbat ibilgailuren ordez. Ibilgailuek 130 km.-ko autonomia dute. Bakoitzak bere kargadore elektrikoa dauka. Autoak Etxeko Ospitalizazioko ekipo sanitarioei zerbitzua eskaintzera zuzenduko dira eta furgoneta, berriz, garraio-lanak egingo ditu.
Gurutzetako Ospitaleak ibilgailu elektrikoez osatutako lehenengo ibilgailu-parkea osatu du. Probaldian zegoen ibilgailu elektriko bakarrari, orain lau auto berri (Peugeot ION) eta furgoneta bat (Mercedes VITO, E-CELL modeloa) gehitu behar zaizkie. Ibilgailu berriek 130 kilometroko autonomia dute eta beren puntako abiadura orduko 150 km-koa da. Guztira, sei ibilgailu elektriko, horietariko bakoitzak kargadore elektrikoduna. Horrekin, gaueko tarifa erabili ahal izango du, zeregin horretan sei eta zortzi ordu bitarteko ordu-kopurua emanez.
Eskurapen hau Gregorio Achutegui Zuzendari Kudeatzaileak EEErekin energia hobeto erabiltzeko adostutakoaren baitan dago. Horren bitartez, energiaren kontsumoak nahiz elektrizitate, gas natural eta beste energia batzuen kostuak aztertzeko konpromisoa hartu da. Ildo beretik, energiaren kontsumoaren eraginkortasuna hobetzeko eta aurrezko aukerak identifikatuko dira eta energia iturri berriztagarrien instalakuntza eta erabilera sustatuko da.
Furgonetak ospitalearen barruan garraiatzeko lanak burutuko ditu eta autoak Etxeko Ospitalizazioko zerbitzuan sartuko dira. Osasun-ekipoek pazienteen etxeetara joateko erabiliko dituzte. 2010. urtean Etxeko Ospitalizazioak etxerako 20.500 bisita egin zituen, ia 250.000 kilometro ibiliz.
-
2011-09-27
Comentario de Twitter:
Vía @irekia Osakidetza responsable con el medio ambiente http://t.co/1WsLpfJ0 -
2011-09-26
Comentario de Twitter:
RT @Irekia_News: El Hospital de Cruces incorpora cinco vehículos eléctricos. http://t.co/5YD2VTHv -
2011-09-24
Comentario de Twitter:
El Hospital de Cruces incorpora cinco vehiculos electricos http://t.co/UEJdJ8Eb