Tabako Kerik Gabeko Euskadi
qrcode

Kontsumobidek zigorrik gabe artxibatu ditu ostalaritza-establezimenduetan Covid ziurtagiria eskatu izanagatik erabiltzaileek egindako erreklamazioak

2021-12-20
  • Establezimenduetan sartzeko 47/2021 Dekretuak eskatzen duen Covid ziurtagiria eskatu izanagatik egindako erreklamazio guztiak artxibatu egingo dira, ez baitira urratzen kontsumitzaileen eta erabiltzaileen eskubideak

Abenduaren 14an jarri zen indarrean lehendakariaren 47/2021 Dekretua, zeinaren bidez xedatzen baita establezimendu, ekitaldi, jarduera eta leku gehiagotara zabaltzea Osasuneko sailburuaren 2021eko azaroaren 17ko Aginduaren bidez ezarritako Europar Batasuneko Covid Ziurtagiri Digitala (QR) eskatzeko derrigortasuna.

Arau hori aplikatu izanaren ondorioz, erabiltzaileen hainbat erreklamazio sartu dira Kontsumobide – Kontsumoko Euskal Institutuan, ostalaritza-establezimenduetan eta jatetxeetan Covid ziurtagiria eskatu izana salatuz. 

Euskal Autonomia Erkidegoan indarrean dagoen araudia kontuan hartuta, erreklamazio guztiak artxibatu egingo dira. Covid ziurtagiria eskatzean, ostalaritzako lokalen eta jatetxeen arduradunak indarrean dagoen arau bat betetzen ari dira, eta ez dira, beraz, kontsumitzaileei eta erabiltzaileei buruzko legerik urratzen ari.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko