Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak ia 193.000 euro bideratuko ditu Estatuko maila goreneko ligetan lehiatzen diren 10 kirol-erakunderi publikoaren presentziaren debekuak eragindako ondorioak arintzeko (Gobernu Bilera 2021-12-20)

2021-12-21

2020ko martxoaren 14an Covid-19ak eragindako osasun-krisiaren ondorioz alarma-egoera ezarri zenetik, hainbat aginduk mugatu dute jendea estadioetara eta kirol-instalazioetara joatea. Hala, Kultura eta Hizkuntza Politika Saileko Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritzak azterketa bat egin du, jakiteko Europako lehiaketetan parte hartzeko aukera ematen duten maila goreneko estatu-ligetan lehiatzen diren zenbat klubek jasan dituzten debeku horien ondorioak.

Guztira, 10 kirol-erakundek betetzen dute baldintza bikoitz hori: batetik goi-mailako lehiaketetan parte hartzea eta bestetik publikoa beraien instalazioetara joateko debekuaren ondorioak.  Guztira, 10 klub horiek, 321.381 euro kontabilizatu dituzte galeretan, eta horietatik erakunde bakoitzaren galeren % 60 finantzatuko da. Horrela, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak 192.828 euro bideratuko ditu ondorio horiek arintzera.

Honako hauek dira 10 erakunde onuradunak:

KIROL ERAKUNDEA

Diru-laguntzak (galeren % 60)

1

CLUB DEPORTIVO BIDASOA (eskubaloiko modalitatea)

40.681,20

2

GETXO RUGBY TALDEA KLUBA

16.121,40

3

EMAKUMEZKOEN ZUAZO ESKUBALOI TALDEA

24.054,00

4

ORDIZIA RUGBY ELKARTEA (AMPO Ordizia RE)

20.364,00

5

GERNIKA KIROL ELKARTEA SASKIBALOI (Gernika Lointek)

24.924,60

6

BERA BERA RUGBY TALDEA (eskubaloiko modalitatea)

13.611,00

7

Donostiako Saskibaloi Ibaeta Kirol Elkartea (IDK Euskotren)

13.830,00

8

Txuri Urdin Izotz Hockey Taldea

12.262,20

9

EIBAR RUGBY TALDEA

11.586,00

10

ARASKI ARABAKO EMAKUMEEN SASKIBALOIA ELKARTEA

15.394,20

DIRULAGUNTZAK GUZTIRA

192.828,60

Diru-laguntza hauen bidez, Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak goi-mailako kirolaren aldeko konpromisoari eta laguntzari eusten die, eta bermatu egiten du galera handiak izan dituzten kirol-erakundeek bizirik iraungo dutela, administrazioek beren instalazioetara jendea joateko debekuen ondorioz ezarritako neurriak arintzen lagunduz.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko