Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

Energia-sektorean 24.000 pertsona ari dira lanean Euskadiko 350 enpresatan

2011.eko irailak 22

Energia berriztagarriak euskal energia-produkzioaren % 6,7 baino ez dira eta hori 2001-2010 aldirako Estrategian ezarritako helburuaren ia erdia da.

Industria eta Energiako sailburuorde Xabier Garmendia jaunak Euskadi 2010 Energia Estrategiaren ondorioak aurkeztu ditu Legebiltzarrean.

Xabier Garmendia Industria eta Energiako sailburuordea Legebiltzarreko Industria Batzordean izan da gaur, berak eskatuta, eta bere ondoan izan ditu Jorge Letamendia Eusko Jaurlaritzaren Energiako zuzendaria eta José Ignacio Hormaeche Energiaren Euskal Erakundeko (EEE) zuzendaria. Euskadiko Energia Estrategiaren (3E2010) balantzea aurkeztu dute.

Garmendiak sektorearen ikuspegi orokorra azaldu du Euskadin eta energiaren euskal sektorearen garrantzi ekonomikoa nabarmendu du; izan ere, 356 enpresatan 24.400 pertsona ari baitira lanean sektore horretan. Euskadin, sektorearen fakturazioa 15.469 milioi euro da eta I+Gan 188 milioi euroko inbertsioa egin da, soilik EAEn. Ikerketaren arloari dagokionez, energia-sektoreko enpresetan 1.905 langile ari dira.

Ildo beretik, CIC energiGUNE ikerketa kooperatiboko zentroa ere badu sektoreak; zentro horretan, energian espezializatutako I+Gko 10 zentro korporatibo biltzen dira, multinazionalen 5 lehiakortasun-zentro, goi-mailako kalitateko hainbat unibertsitate eta euskal bi aliantza teknologiko handiak, hau da, IK4 eta Tecnalia, gai horretara bideratutako unitateekin.

Betetze-maila ertain-handia

Sailburuordeak azaldu duenez, "helburuen betetze-maila ertain-handia izan da", berriztagarrien kasuan eta elektrizitatea sortzeko tasa autoktonoaren kasuan izan ezik. 2001-2010 aldirako, Eusko Jaurlaritzak helburu handiak finkatu zituen:

  • Energia-aurrezkia % 15 (975.000 tep/urte)
  • Eskariaren % 12 berriztagarrien bitartez betetzea (978.000 tep/urte; 2000. urtean 263.000 tep/urte zen)
  • Gas naturalaren azpiegiturak indartzea eta energia sortzeko parkea berritzea (ziklo konbinatuko 2.800 MW)
  • Kiotoko Protokoloaren helburuak betetzen laguntzea eta ingurumenaren kalitatea hobetzea
  • I+Ga indartzea energiaren sektorean eta agenteen artean akordioak bultzatzea.

Xabier Garmendiak adierazle estrategiko nagusien betetze-mailak zehaztu ditu. Izan ere, 11 arloetatik seitan asmoak bete dira, bereziki, ingurumen-ekarpenari, ekarpen publikoari eta lortutako energia-aurrezkiaren mailari dagokienez.

Aldiz, 2010. urtera arte ez da lortu Euskadin energia-eskariari aurre egiteko berriztagarriek egin beharreko ekarpenaren helburua betetzea: erdia lortu da (helburua % 12 zen eta % 6,7 lortu da). Era berean, ez da lortu EAEk behar adina elektrizitate sortzea, ez, behintzat, proposatutako heinean.

Arloa/Adierazleak

Helburua
2010

Egoera
2010

Maila

helburuari dagokionez

Barne-kontsumo gordina (Mtep)

8,3

7,1

% 86

Energia-aurrezkiaren maila 2000ren gain (%)

% 15,0

% 14,3

% 95

Berriztagarrien parte-hartzea energia primarioan (%)

% 12,0

% 6,7

% 56

Hornidura elektrikoa berriztagarriekin (%)

% 15,0

% 6,2

% 41

Gas naturalaren parte-hartzea (%)

% 52

% 42

% 81

Elektrizitate-autogenerazioaren tasa

% 114

% 56

% 49

Ziklo konbinatuko zentralak (MW)

2.880

1.984

% 69

Berriztagarrien eta kogenerazioko parkea (MW)

1.460

902

% 62

Inpaktu ekonomikoa (M€)

4.900

4.078

% 83

Ekarpen publikoaren konpromisoa (%)

% 8,6

% 10,3

% 120

Ingurumen-ekarpena (BEGak Euskadi 1990en gain)

% 14,0

% 5,8

% 148

 

 

 

 

 

 

 

% >80

 

 

 

% 60-80

 

 

 

% <60

 

Berriztagarriei dagokienez, iaz energia eolikoaren 153 MW zeuden instalatuta eta Eusko Jaurlaritzak 2001ean finkatutakoa 624 MW zen. Aldi horretan, hiru parke eta miniparke bat eraiki dira, ez gehiago. Biomasak 79 MW ditu (helburua 191 MW zen) eta hidroelektrikoak 171 MW, hasierako estimazioen arabera. Fotovoltaikoaren kasuan, aurreikuspenak gainditu dira: 20 MW instalatu dira, hasieran espero ziren 11 MW gaindituta. Eguzki-energia termikoak potentzia-maila berdina du instalatuta, hau da, 20 MW, baina duela hamar urte finkatutako 152 MW-ko helburura iritsi gabe.

Garmendiak azaldu du azken hamarkadan "energia-merkatuetan aldaketak aurrerapen teknologiko garrantzitsuak" gertatu direla eta, horretaz gain, industrian eraginkortasunaren aldeko inbertsio-proiektu ugari ere garatu direla.

Beste gai garrantzitsu bat zera da, "energia-horniduraren bermea, etorkizuneko azpiegiturak garatu eta modernizatu direlako". Ziklo konbinatuko zentralek garrantzi handia hartu dutela nabarmendu du, 2.000 MW-ko ekarpena egiten baitute, eta gasa eta elektrizitatea garraiatzeko sareak indartu egin direla; halaber, Bahia Bizkaia Gas enpresaren instalazioa eta Frantziarekin egin den gas-konexioa ere aipatu ditu.

Energia-eskariaren hazkundea mantsotu egin da 2008. urtetik hona, krisialdiaren eta energiaren prezio garestiaren ondorioz; aldiz, gas naturalaren eta energia berriztagarrien ekarpenak areagotu egin dira. Gaur egun, gas naturala da Euskadiko energia-iturri nagusia. Gainera, sailburuordearen hitzetan, energia-politika "lagungarri izan da CO2ren eta beste kutsagarri batzuen emisioak nabarmen murrizteko".

Vitoria-Gasteiz, 2011ko irailaren 22a

 

 

3 iruzkin
  • @jcantero
    2011.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    Aprovechemos la nueva política de transparencia para sacarle las verguenzas a la política energética http://t.co/0LnyGQyu (ignorar titular)

  • @greengip
    2011.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: El sector de la energía da empleo a 24.400 personas en 350 empresas de Euskadi. http://t.co/ynu7wy9N

  • @greengip
    2011.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Energia-sektorean 24.000 pertsona ari dira lanean Euskadiko 350 enpresatan. http://t.co/xlapn5ep

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)