Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileek lana aurkitzeko borondatea erakutsi beharraren aldeko dira Euskadiko herritarren %97

2011.eko irailak 22

Euskadiko hamar herritarretik zortzik uste dute prestazio horiek jasotzen dituztenek erkidegoari lagundu behar diotela larrialdi-egoeran

Diru-sarrerak Bermatzeko Legearen aldaketari buruz Euskadiko mila herritarri baino gehiagori egindako inkesta bat aurkeztu du gaur goizean, Bilbon, Gemma Zabaleta Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak. Ikerlana irailaren 6tik 12ra bitarte egin da, eta emaitzen arabera, kontsultatutakoen %97k uste dute Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren (DBE) hartzaileek lanean hasteko borondatea erakutsi behar dutela. Hain zuzen ere, hori da datozen asteetan Eusko Legebiltzarrean izapidetuko den lege-aldaketaren berritasun nagusietako bat.

“Gizarte-politikarik onena enplegua da, eta lege horri esker subsidiotik enplegura igarotzea da gure helburua”, gogorarazi du Enplegu eta Gizarte Gaietako sailburuak, "zuzenagoak izango gara baliabide hauek banatzerakoan, sistema behar handiena dutenengana iritsi dadin”, azpimarratu du sailburuak. Datorren urteko urtarriletik aurrera, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzua arduratuko da Diru-sarrerak Bermatzeko Errenta kudeatzeaz eta prestazio horren hartzaileak enplegurako aktibatzeaz. Erretiratuak, ezinduak eta gizarte-bazterkeriako arrisku handia duten pertsonak salbuetsita egongo dira.

"Aurkeztutako inkestaren ondorio nagusiak ondokoak dira:

-%95,5ek adierazten dute lanik gabe eta baliabiderik gabe geratuz gero eta langabezia agortuz gero, Diru-sarrerak Bermatzeko prestazioa jasotzeko aukera izan nahiko lukeela. (5 puntutik 4,76)

-Inkestatuen %97,2k uste dute erakundeek gizarte-prestazioak kontrolatu behar dituztela iruzurra eragozteko. (5 puntutik 4,86)

-%88,8ren ustez, hartzaileak prestazioa galdu beharko luke lan egiteko gaitasuna badu eta enplegu-eskaintza egoki bati uko egiten badio, baita prestakuntza-ikastaro batera huts egiten badu ere. (5 puntutik 4,44)

“Ez dugu eskubiderik murriztuko; aitzitik, sistema zuzenago bat sortuko dugu; izan ere, Euskadiko herritarren elkartasuna bikaina da, baina ez mugagabea, eta ezin da dena ordaindu”, azpimarratu du Zabaletak, Lanbideko Administrazio Kontseiluko presidenteak. “Zuzenagoak izango gara baliabide hauek banatzerakoan, sistema behar handiena dutenengana iritsi dadin”.

Inkestak agerian utzi duenez, laguntza-behar handiena duten gizarte-mailak dira urtarriletik aurrera hartuko diren neurriekin adostasun handiena dutenak. Neurri horiek ez dute atzeraeraginik izango. Ikerlana egiteko, Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren hartzaileak ere hartu dira kontuan. Hilero dirulaguntza hori jasotzen dutenen %95,4 administrazioaren kontrolaren aldeko dira, kobratzerakoan izan litekeen iruzurra eragozteko. Eta hamarretik ia bederatzik uste du prestazioa kendu behar zaiola enplegu bati uko egiten dionari edo prestakuntza-ikastaroetara joaten ez denari.

Diru-sarrerak Bermatzeko Errentaren titular guztien %38,4 Euskadin daude, eta erkidego honetan egiten da Estatu osoko gastuaren %40,2 arlo horretan, nahiz eta Espainian pobrezia-arriskuan dauden herritarren %2,4 baino ez duen hartzen bere baitan. Gaurko egunean Diru-sarrerak Bermatzeko Errentak Euskadiko pobrezia egoeren %100 estaltzen ditu.

 

3 iruzkin
  • @_buxus
    2011.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    Muchos perceptores de la RGI son discapacitados que no pueden trabajar, así que me expliquen esto http://t.co/azB3HIBz vía @irekia

  • @vali_vali_
    2011.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: La gran mayoría de la sociedad vasca apoya las novedades de la Ley de Garantía de Ingresos. http://t.co/4kaaj3xD

  • @_buxus
    2011.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    A veces flipo RT: @Irekia: La gran mayoría de la sociedad vasca apoya las novedades de la Ley de Garantía de Ingresos. http://t.co/azB3HIBz

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)