Berriak Osasuna

Osasun sailburuak adierazi du pandemiaren bilakaera kezkagarria den arren txertoen eragina "ukaezina" dela

2021-12-16

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburua elkarrizketatu dute, gaur goizean, Onda Vascako “Euskadi Hoy” saioan. Bertan, kezkatuta agertu da egoera epidemiologikoarekin; izan ere, 14 egunetako intzidentzia-tasa metatuan errekor berri bat lortu da gaur, 100.000 biztanleko 1.000 kasutik gorakoa izatera iritsiz. Gainera, adierazi duenez, gaur 2.200 kasu positibo baino gehiago zenbatu dira, eta 300 pertsona daude ospitaleratuta; horietatik 100 inguru Zainketa Intentsiboetako Unitateetan daude. “Zainketa Intentsiboetako Unitatean hainbeste paziente izanik, laster egon gintezke eszenatoki aldaketa baten aurrean”, gaineratu du. Testuinguru horretan, Sagardui sailburuak txertaketaren garrantzia azpimarratu du, txertoaren eragina "ukaezina" delako, eta indarrean dauden neurriak betetzera deitu du, "norberagatik eta gainerakoengatik”.

Ildo horretan, Gotzone Sagaduik azaldu du Covid Ziurtagiria bizi dugun egoera kontrolatzeko tresna bat dela, zenbait espaziotan segurtasuna handitzea baitu helburu. “Txertatuta egotea segurtasun-bermea da”, nabarmendu du.

Haurren txertaketaren inguruan galdetuta, Osasun sailburuak esan du oso ondo hasi dela, nahiz eta deialdiak izan duen erantzunak harritu ez duen, “gizartea heldua eta arduratsua dela erakusten ari da”, adierazi du. Gainera, zehaztu du haurrentzat txertoa jartzea normala dela, Euskadin txertaketa-egutegia bete egiten baita.

50 urtetik beherakoei hirugarren dosia jartzeari dagokionez, Gotzone Sagarduik gogorarazi du Euskadi izan zela Ministerioari oroitzapen-dosiak ematea planteatu zion lehen erkidegoa. “Guk asteak daramatzagu Ministerioari eskatzen Osasun Publikoaren Batzordeak proposa dezala talde etarialak handitzea, hirugarren dosi hori eman ahal izateko”, adierazi du.

Bestalde, Osasun sailburuak jakinarazi du gaur bertan bilera bat izango duela hiru hiriburuetako alkateekin eta Eudeleko presidentearekin Gabonetako kabalgaten gaia aztertzeko. Hala ere, Sagarduik uste du unean uneko egoerak zuhur jokatzea eskatzen duela.

Iruzkin bat
  • 2021-12-16

    Este" experimento" no funciona. Por qué la tercera dosis? Luego vendrá la cuarta, quinta...Ser más trasparentes. En las estadisticas semanales, datos, etc. De verdad que en estos 7 dias habeis realizado tantas pruebas?Podría demostrar con certificados a cuantas personas individuales se les ha realuzado? Quiero evidencias, no números para estadistica.Ya sé que no voy a tener contestación, porque su consejería de salud no es transparente. Sólo saben dictar órdenes a base de decretos LEY contra muchas leyes que nos deberían de proteger a los ciudadanos . Nos MIENTEN y nos meten MIEDOYo pido su DIMISIÓN por la SALUD de la SOCIEDAD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak