Elkarlan Sariak
Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Lehendakariordeak Bulego Birtuala aurkeztu du, Lanbide pertsonei eta enpresei hurbiltzeko proiektu aitzindaria

2021-12-16
  • 43 zenbakidun bulegoa izango da, eta Lanbidek eskaintzen dituen zerbitzu guztietara edozein gailu mugikorretatik sartzeko aukera emango du
  •  Presentzialtasuna berdin-berdin mantenduko da sareko beste 42 bulegoetan

Idoia Mendia Lan eta Enplegu sailburu eta lehendakariordeak Lanbideren Bulego Birtuala, LanApp, aurkeztu du gaur. Proiektu hori aitzindaria da euskal administrazioan, eta "Lanbide pertsonei eta enpresei hurbiltzeko" balioko du. Ekimen honen bidez, edonor sartu ahal izango da, gailu mugikor batetik, Euskal Enplegu Zerbitzuak sareko 42 bulego presentzialetan orain eskaintzen dituen zerbitzu guztietara, eta sailak Lanbide eraldatzeko egiten duen apustuaren barruan dago, "Eraginkorragoak izateko".

Legegintzaldiaren hasieran " Zerbitzu publiko erreala eta konfiantzazko zerbitzua, langile kualifikatuak bilatzen dituzten enpresek eta enpresa horiekin harremanetan jartzeko langileek erabiltzen dutena" izateko hasitako neurrien ildotik, Lanbidek beste urrats bat eman du: bulego Birtuala abian jarri da, eta sareko 43 zenbakiduna izango da.

Bulego Birtuala urtarrilean egongo da martxan, eta proiektu aitzindaria da euskal administrazioan eta ia Espainian; izan ere, Kataluniak eta Aragoik soilik dituzte antzeko harreman-ereduak. - Ez gara harreman telematikoaz ari, baizik eta edozein bulegotan ematen den arreta integralaz, baina zerbitzu pertsonalizatu batekin eta edozein lekutatik eskura daitekeena, azpimarratu du Lehendakariordeak.

Lanbideren apustua ez da online izapideak egiteko aukera, "Hori aspaldi da posible", berretsi du Mendiak, baizik eta "gure telefonotik Lanbidek eskaintzen dizkigun zerbitzu guztiak eskuratu ahal izatea. Pertsona jakin batekin, behar duguna aurkitzen lagunduko diguna: laguntza bat, lan-proposamen bat, ibilbide profesional bat edo prestakuntza-baliabide bat ". "Ez du inolaz ere presentzialtasuna ordezkatuko", gaineratu du, eta zerbitzu publikoa "orain bulegoetara joaten ez direnei edo harreman hori errazten dien ohitura teknologikoak dituztenei" zabalduko zaiela gaineratu du.

Zerbitzu horrek 500.000 euroko inbertsioa izan du aurten abian jartzeko, eta 2022an beste milioi erdi bat euro bideratuko dira zerbitzuaren zabalpen progresiborako.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)