Berriak Osasuna

Bihartik aurrera Euskadin derrigorrezkoa izango da Covid ziurtagiria gune berrietan

2021-12-14
  • Euskadin Omicron aldaeraren 6 kasu detektatu dira

Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuak jakinarazi duenez, bihar bertan argitaratuko da EHAAn lehendakariaren dekretua, EB Covid Ziurtagiria eskatzeko gune berriak gaituko dituena. Erabaki hori Justizia Auzitegi Nagusiak aurkeztutako testuari emandako abalaren ondoren hartu da. "Albiste ona da, beste tresna bat ematen baitigu, topaketak egin ohi ditugun eta kutsatzeak areagotzen diren tokietan segurtasuna indartzeko", adierazi du sailburuak, eta aurreratu du Eusko Jaurlaritzak ez duela errekurrituko Auzitegi Nagusiak kirol leku irekiei lotuta adierazitako salbuespena.

Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gotzone Sagarduik gogorarazi du hori ez dela neurri bakarra, eta, horregatik, ekitaldiak antolatzen dituzten erakundeei eskatu die egoera aztertzeko eta ekintza zehatz bat egiteak ekar dezakeen arriskua baloratzeko. Halaber, araudia betetzeko eskatu die kirol-erakundeei ere. Gainera, euskal herritarrei, oro har, eskatu die ahalik eta gehien zorrozteko topaketa horiek jai-egunetan, gehien maite ditugunak arriskuan ez jartzeko. "Neurriak existitzen dira eta bete egin behar ditugu", adierazi du.

EGOERA EPIDEMIOLOGIKOA

Era berean, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan egoera epidemiologikoari buruz egindako azterketan, sailburuak jakinarazi du Euskadin Omicron aldaeraren 6 kasu detektatu direla, eta gehienak Bizkaian kontzentratzen direla. “Batzuek bidaia-aurrekariak dituzte, baina beste batzuk komunitarioak dira. Mundu osoan gertatzen ari den bezala, ez litzateke harritzekoa izango omicron aurretik beste aldaera batzuek egin duten bezala zabaltzea”, zehaztu du.

Hori horrela, Sagarduik azpimarratu du txertaketak are garrantzi handiagoa duela testuinguru horretan, eta, beraz, txertoa jartzeko deia egin du, txertoa ez hartzeak sei aldiz handitzen baitu ospitale batean amaitzeko probabilitatea, eta 10 aldiz, ZIU batean amaitzeko aukera. “Beraz, txertoa hartu!”, azpimarratu du.

3 iruzkin
  • @EguzkineMijango
    2021-12-16
  • 2021-12-15

    He visto en televisión que la policía italiana entraban por delante y por detrás en un autobus pidiendo el certificado y que tambien lo hacen en los trenes. No estaría mal dar esa idéa a nuestro Lehendakari. Sería una buena noticia ya que muchos tendrían que vacunarse porque en otro caso tendrían que ir andando o en su coche.

  • @eajpnvbarakaldo
    2021-12-14
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan