Elkarlan Sariak
Berriak Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
qrcode

Dirulaguntzen deialdia ireki da, 7,5 milioi euro baino gehiagokoak, landatartasun-maila handiko eremuak sustatzeko eta horien garapen sozioekonomikorako (Gobernu Bilera 2021-12-14)

2021-12-14
  •  EREIN programaren barruan jasota daude, eta 116 euskal udalerrik jaso ahal dituzte
  • Landa-ingurunean bizi-kalitatea hobetzeko nekazaritzakoak ez diren jarduerak gauzatzen dituzten ekimen publiko eta pribatuak finantzatzen dira 
  • 2017tik, laguntzen programa horien bidez 28 milioi inguru eman dira 

Eusko Jaurlaritzak Euskadiko landa-inguruneak 2022an zehar sustatzeko eta garatzeko EREIN programaren laguntzak modu aurreratuan deitzea onetsi du. Bertan, guztira, 116 udalerri sartuta daude. 7,56 milioi euroko aurrekontu bateratua dago, eta diru hori Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren bi aginduren bidez arautzen da.  

Lehengo laguntza erakunde publikoei zuzenduta dago eta 4 milioi euro ditu ondare kulturaleko eta naturaleko inbertsio-proiektuetarako, bai eta olgeta-, sustapen-eta informazio-azpiegiturak egiteko ere.  Bigarrenak 3,56 milioi euro ditu, dibertsifikazio ekonomikoan eta enpresen sorreraren eta garapenaren bidez enplegua sortzean aurrera egiten duten ekimen pribatuak finantzatzera zuzenduak. 

EREIN - SUSTAPEN PUBLIKOA

Laguntza hauen helburua honako hau da: landa-eremuko biztanleen bizi-kalitatea hobetzen laguntzen duten azpiegiturak hornitzeko ekimen publikoa babestea, kultura- eta natura-ondarean inbertitzeko proiektuak sustatzea eta erabilera publikorako olgeta- eta informazio-azpiegituren proiektuak bultzatzea. 

Laguntza hauen onuradun izan daitezke toki-erakundeak, hala nola udalerriak, kontzejuak eta udalerria baino lurralde-eremu txikiagoko beste edozein tokiko erakunde, udalerrietako mankomunitateak, Arabako lurralde historikoko kuadrillak, tokiko sektore publiko instituzionala edo Landa Garapeneko elkarteak, toki-erakundeek esku hartzeko eremuaren aldeko proiektu bat abian jartzea eskuordetzen edo agintzen dieten kasuetan. 

EREIN – SUSTAPEN PRIBATUA 

Euskal Autonomia Erkidegoko landa-eremuetan enplegua mantentzen edo areagotzen laguntzen duten nekazaritzakoak ez diren jarduerak sortzeko eta garatzeko inbertsio pribatuak finantzatzeko, honako hauek finantzatuko dira: 

  • Nekazaritza-sektorearekin zerikusirik ez duten baino sektore hori dibertsifikatzen duten jarduerak.
  • Mikroenpresak, enpresa txiki eta ertainak eta autonomo gisa alta emanda dauden pertsona fisikoek garatutako proiektuak eratzea eta garatzea, betiere inbertsioak nekazaritzako elikagaien ekoizpenera, eraldaketara eta merkaturatzera bideratzen ez badira.
  • Enplegu-sorrera garbia. Mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak izan daitezke laguntza hauen onuradun, betiere nekazaritzakoak ez badira eta landa-eremuetan badaude. 

Bi kasuetan, laguntza-eskabideak landa-garapenaren arloan eskumena duen zuzendaritzako titularrari zuzenduko zaizkio. Pertsona fisikoek aurrez aurre zein elektronikoki aurkeztu ahal izango dituzten eskabideak. Pertsona juridikoek kanal elektronikoaren bidez soilik. Eskabideak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko