Berriak Herrizaingoa
Eu

Ertzaintzak Kukutzan izan duen esku-hartzea «profesionala eta egokia» izan da

2011.eko irailak 21

30 personas han sido detenidas durante todo el operativo30 lagun atxilotuak izan dira polizia operazioan

Herrizaingo sailburuak esan du Kukutza hustutzeko operazioa «luzea eta konplexua» izan dela, Gaztetxeko kideek «ertzaintzaren» lana oztopatzeko eraikin barruan jarri duten material ugaria dela eta. 23 lagun eraikinaren barruan atzeman dituzte eta beste 7 kanpoan. Rodolfo Aresek esan du Ertzaintzak esku-hartu behar izan duela «hirugarren solairuan eta eraikineko zabaltzan zeuden pertsonen jarrera bortitzaren ondorioz». Hiru lagun arin zauritu dira.

Sailburuaren hitzetan Ertzaintzak Errekaldeko (Bilbo) Kukutza gaztetxea hustutzeko egin duen lana «profesionala eta egokia» izan da. Rodolfo Ares prentsaurrekoan agertu da gaur arratsaldean, Bilbon, goizean «Kukutza» gaztetxea hustutzeko izan den polizia-operazioaren xehetasunak azaltzeko, Bilboko Instrukzioko 7. epaitegiak eraikin bat userpatzegatik hori hustutzeko eman duen agindua betez.

Prentsaurrekoa Ertzaintzak Erandion duen egoitza nagusian izan da, eta sailburua Miguel Buen, Segurtasun sailburuordearekin eta Jose Antonio Varela, Ertzaintzako zuzendariakin agertu da.

Azalpenekin batera, Aresek Ertzaintzak grabatu duen bideo bat erakutsi die kazetariei, eta bertan polizia-operazioak eduki duen zailtasun maila ikus zitekeen. Ertzainek erresistentzia handia topatu dute eraikinaren gaineko solairuan eta inguruan, barruan zeudenek jarritako oztopo ugariengatik, esate baterako, alanbre-hesiak, ate itxiak, barrikadak etab. Horren eraginez, poliziek mazoak eta metala mozteko errotaflexak erabili behar izan dituzte.

Era berean, irudietan ikus daitekeenez, bai kanpotik, bai barrutik, gauza ugari jaurti zaizkie ertzainei, esaterako, harriak, adreiluak, zementu-zakuak, ur-zorrotadak, su-itzalgailuen hautsa, etab.

Okupatzaileek eraikina prestatua zuten agenteak eraikinera sar ez zitezen, eta beraz, Ertzaintzak ibiligailu astunak erabili behar izan ditu barrura sartu ahal izateko. Erabili duten sistema, irudietan ikus daitekeenez, eraikineko sarbideak kontrolatzen zituzten kamerek, sirena bidezko alarma batek eta poliziaren iritsieraren berri ematen zuten suziriek osatzen zuten.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)