Lanbidek onartu egin du Europako funtsen lehenengo deialdia; gehi enplegua sustatzeko datorren urteko programen deialdiak aurreratu

2021-12-13

Lanbideko Administrazio Kontseiluak gaur onartu du administrazio publikoetan gazteen enplegua sustatzeko lehen deialdia (Berreskuratze eta Erresilientzia Mekanismoaren Europako funtsetatik abiatuak). Aparte, 2022rako zerbitzu publikoaren hainbat programen deialdiak ere aurreratu egin ditu. Horiek dagoeneko jasota daude datorren astean onartuko diren Erkidegoaren Aurrekontuetan. Horren helburua da aurrekontu-ekitaldiaren hasiera-hasieratik eskuragarri egon daitezen.

Programarik berritzaileenak ahalbidetuko du 403 gazteri praktika-kontratua eskaintzea, EAEko administrazio eta erakunde publiko guztietan (bai tokikoetan, bai foraletan eta autonomikoetan). Programa Europar Batasunaren apustua da. Eta 7.516.326 €-ko   zuzkidura du 403 pertsonarentzat. Gainera, enplegu-zerbitzu publikotik hedatzen den EEMen lehen proiektua da.

Deialdi hau Lehen Aukeraren osatuko da (aurreratu zena eta xede duena gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzea). Bertan parte hartu ahalko dute langabezian dauden gazteek (nahiz eta aurretiko lan-esperientziarik izan ez, edo beren titulazioarekin zerikusia duten enpleguetan esperientzia gutxi izan). Deialdiak lau milioi euroko zuzkidura du 2022rako. Eta espero da finantziatzea praktikaldiko 550 kontratu eta 150 kontratu mugagabe.

Gainera ─joan den astean Jaurlaritzaren Kontseiluak baimendu zuen bezala, Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak proposatuta─ Administrazio Kontseiluak erabaki du Lanbideren hainbat programatara hainbat laguntza-deialdi aurreratzea. Horren adibidea da 2022rako txanda-kontraturako laguntzen deialdia. Deialdiaren hartzaileak izango dira: -Batetik, 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako langileak edo langabeak; lanaldi osoko txanda-kontratu baten bidez kontratatzen direnak. Kontratu horrek mugagabea izan beharko du hasiera-hasieratik. Edo mugagabe bihurtu beharko du, beranduenez, ordeztutako pertsonak erretiro osoa hartzen duenean. -Bestetik, 30 urtetik beherako edo 45 urtetik gorako langabeak; txanda-kontratu baten ondorioz, kontratu gehigarria sinatzen zaienean. Diru-laguntzaren zenbatekoa 8.400 €-koa da, kontratatutako pertsona bakoitzeko. Baina kopuru hori % 10 igoko da txanda hartzen duena emakumea bada. Programak milioi bat €-ko zuzkidura du. Eta espero da 115 laguntza-eskaerari erantzun ahal izatea.

Era berean, langabetuei zuzendutako kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetarako laguntzen deialdia egin da (3 milioi euro guztira). Programa honen helburua EAEn instalatutako edo ezarri berri diren enpresek sortutako lanpostu berrietara egokitutako prestakuntza espezializatua eskaintzea da. Enpresek edo erakundeek konpromisoa hartu behar dute prestakuntza-ekintza amaitzen duten pertsonen % 50 kontratatzeko gutxienez, eta kontratazioek gutxienez sei hilabeteko iraupena izan beharko dute lanaldi osoan, eta urtebetekoa lanaldi partzialekoa bada. Emandako prestakuntza-espezialitatearekin lotutako lanbide eta kategoria batean kontratatu beharko da.

Morrokotudak izeneko programaren deialdia ere aurreratu egin da. Programak xede du emakume langabetuak prestatzea eta kontratatzea orain arteko lan maskulinizatuetan. Eta aurten jarri da abian lehen aldiz. Helburu du soldata-arrakala murriztea, eta horretarako emakumeak sartzea orain arte presentzia txikia izan duten. Programak bi milioi €-ko aurrekontua du. Horietatik, 860.000 € kontratazio-konpromisoa duten prestakuntza-jardueretarako dira. Eta gainerakoa (1,14 milioi) zikloa osatzen duten ikasleen % 70 kontratatzeko, gutxienez. Kontratuak sei hilabeteko iraupen minimoa izan behar du eta lanaldi osokoa.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak