Berriak Industria, Berrikuntza, Merkataritza eta Turismoa
Eu

2011ko abuztua euskal turismoaren historiako hilabeterik onena izan zen

2011.eko irailak 21

Eustaten datuen arabera, joan den hilean 267.145 bidaiari iritsi ziren Euskadiko hoteletara, Euskadiko tope historikoa (2010ean baino % 0,4 gehiago)

Lehenengo zortzi hilabeteetan, turisten sarrera kopurua % +5,8 igo da Euskadin, eta gaualdi kopurua, berriz, % +7,1.

Euskadik 26 hilabeteko hazkunde jarraitua izan du bidaiarien sarrera kopuruari eta gaualdi kopuruaren igoerari dagokionez. Soilik ekainean, uztailean eta abuztuan, turisten sarrera kopurua % +5,5 igo da, eta gaualdi kopurua % +6,4. Atzerriko turismoa turismo nazionala baino gehiago ari da igotzen aurten; sarrerei dagokienez, % +6,3ko igoerak izan dira, eta gaualdi kopuruari dagokionez, berriz, % +9,8koakDatu horiek gaur Ordizian aurkeztu den programa berri batekin uztartu behar dira. Programa horrek bisitarien eskaerei erantzuteko hogei esperientzia baino gehiago eskaintzen ditu.

2011ko abuztua euskal turismoaren historiako hilabeterik onena izan da. Hori erakutsi dute Eustat Euskal Estatistika Erakundeak gaur emandako datuek; izan ere, datu horien arabera, joan den hilabetean 267.145 bidaiari iritsi ziren Euskadiko hoteletara. Horrek esan nahi du 2010eko abuztuan baino % +0,4 gehiago izan direla; orain arte zifra hori zen tope historikoa bisitarien sarrerari dagokionez. Datu positibo horretaz gain, gaualdi kopurua ere orain arteko onena izan da: aurtengo abuztuan, 579.332 gaualdi izan ziren.

Eustatek gaur ezagutzera eman dituen azken emaitza horiek egiaztatzen dute 2011n ere jarraitzen duela Euskadiko turismoaren goranzko joerak. Azken 26 hilabeteetan, Euskadiko turismoa hazi egin da, eta 2011. urteari dagokionez, lehenengo zortzi hilabeteetan % +5,8 igo da turisten sarrera kopurua eta % +7,1 gaualdi kopurua.

Lehenengo zortzi hilabete hauek igaro ondoren, honako hau nabarmendu behar da: atzerriko turismoaren portaera hobea da, turismo nazionala baino gehiago ari baita igotzen aurten. Sarrerei dagokienez, % +6,3ko igoera izan da, eta gaualdi kopuruari dagokionez, berriz, % +9,8koa. Bestalde, Estatuko bisitarien sarrera kopurua % +5,6 igo da, eta Espainiako turisten gaualdi kopurua, berriz, % +5,9.

Ekainetik abuztura bitarteko hilabeteak

Udako kanpainaren balantzea irailera arte egingo ez den arren, udako lehenengo hiru hilabeteetan ikusi da Euskadi igo egin dela helmuga turistiko gisa: % +5,5 bidaiarien sarrera kopurua aintzat hartzen badugu, eta % +6,4 gaualdi kopurua kontuan hartuta.

Euskadira iritsi diren atzerritarrei dagokionez, hazkunderako joera ere egonkortu egin da udako hilabete hauetan, bisitarien sarrera kopurua % +7,8 igo delako eta gaualdi kopurua % +10,2. Estatuko bisitarien sarrera kopuruari eta gaualdi kopuruari dagokionez, % +4,1eko eta % +4,4ko igoerak izan dira, hurrenez hurren.

Euskadi 'Esperientzia-destinoa'

Eusko Jaurlaritzak 20 esperientzia baino gehiago abiarazi izanarekin uztartzen dira datu bikain horiek, eta esperientzia horiek gaur aurkeztuko ditu Turismoko zuzendari Isabel Muela andreak Ordizian. Euskal Turismoaren 2010-2013 aldiko Lehiakortasun eta Berrikuntza Planaren aurkezpenaren ondoren, ekimen horiek abiarazi dira turistei elementu erakargarri berriak eskaintzeko, eta bisitari guztien eskura daude Eusko Jaurlaritzaren www.euskaditurismo.net turismo-atarian. Ekimen horiekin, bisitarien eskari berrietara egokitzen da eskaintza, paisaiak ikuste eta ibilbideak egite hutsa baino zerbait gehiago bilatzen baitute bisitariek, Euskadiko hainbat leku eta bizimodu hurbiletik ezagutzeko asmoarekin. Helburua bisitatzen gaituenaren leialtzea handitzea da.

Tokiko agenteen lankidetzarekin, honako esperientzia hauek jarri dira abian: 'Euskadiren erroak: Gernika', 'Katedral baten sekretuak: Santa Maria Katedrala', 'Gastronomia arte bihurturik: ikasi Daniel Garcíarekin', 'Euskadi jatorrizko bertsioan: baserriko bizimodua. Bizi zaitez euskal familia batean', 'Bestelako begirada. Uki ezazu zerua Gasteizen', 'Barruan daramazun chefa', 'Flyscharen ibilbidea: bidaia zirraragarria denboran zehar', 'Ardoaren kultura, upategiz upategi', 'Kantauri Itsasoko perla' eta 'Gora bihotzak: Aitzgorri, tontorrik garaiena'.

Lehenengo esperientzia horiei beste hauek gehitu zaizkie berriki: 'Bilbo zure oinetan', 'Euskadiko benetako pintxoak', 'Ordiziako azoka', 'Hiru izarreko dastaketa', 'Balmaseda, egin ezazu zeure eltzekoa', 'Aiaraldea, txakolinaren ahogozoa', 'Gastronomia tailerra: berrikuntza', 'Pintxoak egiten hasteko ikastaroa', 'Txangoak itsaso zabalean', 'Txakolina Bakion', 'Burdinaren ibilbidea' eta 'Lekeitio arrantzalea'.

 

 

 

 

 

 

4 iruzkin
  • @GeorginaDye
    2011.eko irailak 24

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Agosto de 2011 fue el mejor mes en la historia del turismo vasco. http://t.co/OKjCfGwe

  • @ricardoapa73
    2011.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @mendietapepita: “@Irekia_News: Agosto de 2011 fue el mejor mes en la historia del turismo vasco. http://t.co/YRKsbL7Q” #turismo #empleo

  • @mendietapepita
    2011.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    “@Irekia_News: Agosto de 2011 fue el mejor mes en la historia del turismo vasco. http://t.co/YRKsbL7Q” #turismo #empleo

  • @TvEuskadi
    2011.eko irailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Agosto de 2011 fue el mejor mes en la historia del turismo vasco. http://t.co/OKjCfGwe

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)