Berriak Segurtasuna

Jaurlaritzak uholdeen plan bereziaren maila jaitsi du, baina Araban mantenduko du, Zadorra sistemaren jarraipen eta kontrol berezia egiteko

2021-12-11
  • Josu Erkoreka: "Hiru egunetan mila gertakari baino gehiago pilatu ditugu, baina okerrena pasatu da. Gaur ziklo meteorologikoa aldatuko da"


Iñigo Urkullu lehendakaria, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuarekin batera, Euskadiko Trafikoa Kontrolatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan gaur goizean egindako "krisi Mahaiaren" buru izan da. Topaketan, "Uholdeen Arriskurako Plan Berezia" osatzen dutenek Euskadiko ibaien, errepideen eta iragarpen meteorologikoen egoeraren bilakaera aztertu dute, eta "larrialdi-fasetik" "alerta-fasera" jaistea erabaki dute Uholdeen Arriskurako Plan Berezia. "Alerta fasea" datozen orduetan martxan jarraituko du Araban. Datozen orduetan egoera meteorologikoak hobera egin duelako eta "zikloz aldatu delako" hartu dute erabakia. Hori bai, Zadorrako urtegi-sistemari arreta eta zaintza berezia eskaintzea erabaki dute, une honetan egoerarik okerrenean baitago eta intzidentzia gehien irekita daudelako.

Bileraren ostean, Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuak larrialdietako eta meteorologiako sarea osatzen duten taldeen aurreikuspen- eta plangintza-gaitasuna nabarmendu eta balioetsi du, haien lana oso ziurra izan delako eta kalteak ahalik eta txikienak izan daitezen lagundu duelako. Ekintza eta esku-hartze taldeetako kide diren talde guztiak zoriondu ditu, atsedenik gabe egiten ari diren lan eredugarriagatik. Izan ere, euskal erakunde guztietako larrialdi-taldeek Euskadiko ibaien eta arazoak sor daitezkeen eremuen portaera eta bilakaera zaintzen jarraituko dute datozen egunetan.

AHOLKU BATZORDEA

Aholku Batzordea hauek guztiek osatzen dute: Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburuordea, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Arabako Gobernuaren Ordezkariordetzak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak, Gurutze Gorriak eta DYAk, besteak beste.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak