Laneko sailburuordeak 'Euskadiko Kooperatiben Legeari Glosa' aurkezteko ekitaldian parte hartu du

2021-12-09

Elena Pérez Barredo Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak 'Euskadiko Kooperatiben Legeari Glosa' aurkeztu du gaur, joan den urrian legearen azken aldaketara eguneratuta.

Euskadiko Kooperatiben Goren Kontseiluko letradu Santiago Merinok zuzendu du azterlana, eta Zuzenbide Kooperatiboko hogeita bost adituk hartu dute parte, legearen artikulu bakoitzaren azalpena emateko.

Lan eta Gizarte Segurantza sailburuordeak argitalpen honen garrantzia azpimarratu du, eta Euskadiko Kooperatiben Superio Kontseiluak Gasteizen duen egoitzan aurkeztu da. Jokin Díaz Arsuaga Gizarte Ekonomiako zuzendariak ere parte hartu du ekitaldian.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak