Berriak Segurtasuna

Josu Erkoreka: "Ibaietako ur-emariren hazkundearen momentu kezkagarrienak gaur arratsalde/gauean Bizkaian eta goizaldean Gipuzkoan izango dira"

2021-12-09

Josu Erkoreka lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua, gaur goizean Euskadiko Trafikoa Kontrolatzeko eta Larrialdiak Kudeatzeko Zentroan ospatu den, Euskadiko Uholde Arriskurako Plan Bereziaren Aholku Batzordearen bileraren buru izan da. Bilera horretan, ibai-arroen egungo egoera, aurreikuspen meteorologikoak eta Euskadiko uholde arriskua gertutik jarraitu da.

Aholku Batzordean parte hartu dute, beste erakunde batzuekin batera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Arabako Gobernuaren Ordezkariordetzak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak, Gurutze Gorriak eta DYAk.

Bileraren ostean, Lehendakariorde eta Segurtasun sailburuak prentsaurrekoa eman du, eta adierazi du egoera “etengabe” ebaluatzen ari direla, behar diren erabakiak hartzeko. Gainera, azaldu duenez, ibaietako ur-emariren hazkundearen momentu kezkagarrienak gaur arratsalde/gauean Bizkaian eta goizaldean Gipuzkoan izango dira; Araban, berriz, "kezka Zadorra ibaiak sortzen digu". Ibaietara egiten diren ur-ekarpenen kontrol zorrotza egiten ari da. Gainera, euri-jasa honi fronte hotz batek jarraituko dio gaur gauetik aurrera.

Halaber, Erkorekak adierazi duenez, gaur 200 gertakari baino gehiago izan dira, horietatik “45 inguru irekita ditugu ordu honetan ".

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak