Berriak
Eu

«Ezkutatuak begibistan: euskaldunak» erakusketak Estatuko eta Tokiko Historiako Ameriketako Elkartearen merituaren saria jaso du

2011.eko irailak 20

Richmond, Virginia (AEB) - Joan den ostiralean, irailak 16, «Ezkutatuak begibistan: euskaldunak» erakusketak Estatuko eta Tokiko Historiako Ameriketako Elkarteak (AASLH) urtero ematen duen merituaren saria jaso zuen.

Michael Vogtek, saritu duten erakusketaren zaintzaileak, Richmond hirian (Virginia) egin zuten ekitaldi batean jaso zuen sari hori.  «Erakusketa hau egitea esperientzia bikaina izan da hasieratik bukaerara arte.  Hauxe da Eusko Jaurlaritzaren eskuzabaltasuna gabe ezinezkoa izango zen erakusketa honi eman dakiokeen amaierarik onena», esan zuen Vogtek.Richmond, Virginia (AEB) - Joan den ostiralean, irailak 16, «Ezkutatuak begibistan: euskaldunak» erakusketak Estatuko eta Tokiko Historiako Ameriketako Elkarteak (AASLH) urtero ematen duen merituaren saria jaso zuen.

Sari honen bitartez, AASLH-k Ameriketako Estatu Batuetako Estatuko eta tokiko historia gordetzearen alde egindako ahalegina aitortu nahi izan zion erakusketa honi. «Euskal Museoaren erakusketa hau komunitatearen ahalegin handi baten ondorioa da eta bere sorreran euskal jatorriko jende ugarik hartu zuen parte, bai Boiseko jendeak, bai Euskadikoak», baieztatu zuen Kenneth C. Turinok, AASLH-ko sari komiteko zuzendariak.  «Ezkutatuak begibistan: euskaldunak» aukera ezin hobea da Boiseko Euskal Museoarentzat; horrekin, museoak bere arbasoak, euskal etorkinak, aintzatetsi ditu, baita AEBetara bidaiatzeak eragin zizkien zailtasun guztiak ere».

«Ezkutatuak begibistan: euskaldunak» erakusketan, Eusko Jaurlaritzak eta Boiseko (Idaho) Euskal Museoak parte hartu zuten, eta AEBetara aukera berrien bila joan ziren euskal etorkinei gorazarre egiten die. 2010eko otsailean inauguratu zuten, Ellis Island-en (New York) eta hiru hilabetez jendearentzat zabalik egon zen. Urte hartako irailetik, erakusketa Boiseko Euskal Museoan dago, eta bertan bisitariek Euskadi utzita AEBetara abiatu ziren herritarren bizipenak ezagut ditzakete.

«Ezkutatuak begibistan: euskaldunak» erakusketaren helburu nagusia  Euskadiko herritarren hizkuntza, ohiturak eta balioak aurkeztea da, bai eta AEBetara emigratzera bultzatu zituzten arrazoiak azaltzea ere.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan