Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzak joko arduratsuaren arloko bederatzi sentsibilizazio- eta prebentzio-proiektu finantzatu ditu

2021-12-07

Eusko Jaurlaritzak joko patologikoarekin lotuta dauden eta Euskadin irabazi asmorik gabeko erakundeek gauzatzen dituzten sentsibilizazioko, informazioa hedatzeko eta prebentzio unibertsaleko kanpaina eta proiektu hezitzaileak sustatzen ditu, arduraz eta parametro osasungarrien barruan jokatzea bultzatzen laguntzeko, ezagutza sortzeko eta Euskadiko herritarrei jokoarekiko adikziozko jokabideen arazoaren berri emateko eta adikzioak saihesteko.

Horrela, 2021ean, irabazi asmorik ez duten eta gaian adituak diren elkarteen bederatzi proiektu finantzatu ditu. Elkarteok jokorako adikzioa duten pertsonei laguntzen eta gizartea joko osasungarriaz kontzientziatzen lan egiten dute:

  • FUNDACION ETORKINTZA ELKARGOA, 15 urtetik 23 urtera bitarteko nerabe eta gazteak zorizko jokoekin eta kirol-apustuekin lotuta egon daitezkeen arriskuez sentsibilizatzeko eta arriskuak azaltzeko eta murrizteko lantegiak abian jartzeko. Lantegiok euren erreferentziako espazioetan garatzen dira: ikastetxeetan, gazteguneetan, gazte-lokaletan edo aisialdiko elkarteetan. Helburua da gaztetxoenen jokorako adikzioa garaiz detektatzea azkar jardun ahal izateko.
  • ASAJER, Errehabilitazioan diren Arabako jokalarien elkartea, “Sarean jokatzen dugunean… dena azkarragoa dakanpaina abian jartzeko. Ausazko jokoen eta teknologiaren inguruko prebentzio-kanpaina bat da, eta helburua da herritarrak kontzientziatzea bi jarduerak, jokoa eta sarea, alegia, batzearen arriskuaren inguruan. Kanpaina 2021en hasi da hedatzen, eta informazio- eta prebentzio-jarduerak jarriko dira abian horren inguruan.
  • JEIKI Fundazioa, “Asko dago jokoan proiektua abian jartzeko. Helburua da arazoak sortzen dituen jokoaren, gehiegizkoaren edo patologikoaren aurrean arrisku eta/edo zaurgarritasun egoerak identifikatzen laguntzea. Proiektu honen bidez prebentzio-materiala landuko da formatu digitalean hedatzeko eta prebentziozko dibulgazio-ekintzak gauzatzeko.
  • GIZAKIA Fundazioa, “Onartu erronkaabian jartzeko. 12 urtetik 18 urtera bitarteko gazteen artean joko patologikoari aurrea hartzeko sentsibilizazio, dibulgazio eta orientazio programa bat da. Ekintza Interneten, sare sozialetan eta ikastetxeetan gauzatuko da kartelen, argitalpenen eta erronken bidez, bai eta online formulario interaktiboen bidez ere, nerabeen artean arazoak diagnostikatzeko. Horrez gainera, Fundazioaren webgunea eguneratuko da helduei, gazteei eta euren familiei jokoari buruzko informazioa emateko gune espezifiko bat eskaintzeko.
  • KIRIBIL SAREA GIZARTE ETA HEZKUNTZA ELKARTEA, nerabeentzat eta joko patologikoa eta substantzia gabeko adikzioak hautemateko eta prebentzio-ekintzak egiteko nerabeekin eta gazteekin zerikusia duten proiektuetan lan egiten duten hezitzaileentzat informazio-lantegiak abian jartzeko. Helburua da haurren eta gazteen joko patologikoari eta substantzia gabeko adikzioei aurrea hartzeko hezitzaileen gaitasunak hobetzea.
  • Teknologien erabilera arduratsua eta osasungarria sustatzeko elkartea (pantallas amigas), euren ardurapean adingabeak dituzten helduei zuzendutako online gida bat lantzeko eta argiratzeko, bai eta bideojokoen erabilerari eta abusuaren eta horiek adierazten dutenaren inguruan tresna hezitzaile bat eskaintzeko eta haurren eta nerabeen bizitza digitalean eta ongizatean heziketa positiboa sustatzeko ere, euren segurtasuna eta pribatutasuna bermatze aldera.
  • Teknologien eta Komunikazioaren erabilera arduratsua eta osasungarria sustatzeko IKT Eskola Elkartea, lau hilabetean herritarrentzako doako zerbitzu pilotu bat garatzeko eta ezartzeko. Zerbitzuaren helburua da informazioa, aholkua eta laguntza ematea eta, hala badagokio, laguntza-baliabide espezializatuetara bideratzea, teknologia digitalen eta horien aplikazio berrien (ausazko jokoak eta online apustuak, bideojokoak, Internet, mugikorra, sare sozialak…) erabilpenarekin lotutako portaera eta jokabide adiktiboen esparruko kontsulten eta eskaera-premien arabera.
  • SUSTERRA elkartea, adinez nagusi diren gazteei zuzendutako lantegi eta esku-hartze indibidualetan, dinamiketan oinarritutako Euro bat proiektua abian jartzeko. Helburua da hezitzaile taldeak etengabeko harremana izatea bai arriskuan daudenekin bai sintomatologia adiktiboa dutenekin, era horretara gazteen informazio zuzena jaso eta eguneratu ahal izateko eta jokoaren erabilerari eta abusuari buruzko edukiak bidali eta, gazteekin batera, multipantaila iragarkien bidez apustuak egiteko mezuak nola iristen zaizkien aztertzeko.
  • IZAN Fundazioa, gazteei, familiei, ikastetxeei (baita lanbide-heziketakoei ere), osasun-zentroei eta udaletako gizarte-langileei zuzendutako proiektu bat abian jartzeko. Helburua da joko patologikoaren inguruko informazioa ematea eta sentsibilizazio-lana egitea. Proiektuaren bidez ludopatiaren arazoa herritarrengana hurbildu nahi da, ausazko jokoen abusuaren inguruan kontzientziatzea lortzeko eta, aldi berean, profesionalei arazoa hautematen jakin ahal izateko tresna batzuk emateko.
Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak