Kontsumobidek kontsumitzaileen elkarteentzako laguntzen deialdia egin du (Gobernu Bilera 2021-12-7)

2021-12-07

Jaurlaritzaren Kontseiluak onartu egin du Kontsumobideren bitartez Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak sustatutako deialdia, kontsumitzaileen eta erabiltzaileen defentsarako eta babeserako elkarte eta erakundeei diru-laguntzak emateko, aholkularitza-, defentsa- eta informazio-eginkizunetan laguntzeko.

Laguntzetan bi ildo ezartzen dira. Lehenengoa kontsumitzaileei arreta ematera zuzenduta dago, eta bertan kontsumitzaileen erakundeen funtzionamendu orokorretik eratorritako gastuak diruz lagunduko dira, kontsumitzaileek aurkezten dituzten kontsultei erantzuteko, erreklamazioak kudeatzeko eta kontsumitzaileei zuzendutako bitartekaritzak eta prestakuntza- eta informazio-ekintzak egiteko.

«Laguntza juridikoa» izeneko 2. lerrorako, erakundeek kontsumitzaileei emandako laguntza juridikotik eratorritako gastuak diruz lagunduko dira, elkarteko aholkulari juridikoei egindako kontsultetan eta kontsumitzaile guztiei zuzendutako orientabide juridiko orokorretan.

Deialdi honetan araututako laguntzak finantzatzeko baliabide ekonomikoak 431.000 eurokoak dira guztira.

Eskabideak aurkezteko epea ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko otsailaren 17an amaituko da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko