Berriak Segurtasuna
qrcode

Eusko Jaurlaritzak alkohol- eta droga-kontrolak indartuko ditu abenduan

2021-12-05
  • Positibo ematea arau-hauste oso larritzat jotzen da, eta 500 eta 1.000 eurora arteko zehapena ekarriko du eta 6 puntura arte kendu ahal izango dira

Ertzaintzak, udaltzaingoekin elkarlanean, gidariei zuzendutako prebentziozko alkohol- eta droga-kontrolak indartuko ditu hilabete honetan, zehazki hilaren 6tik 12ra bitartean eta 20tik 31ra bitartean.

Bide Segurtasunari buruzko Legeak eta Zirkulazio Araudi Orokorrak jasotzen duten moduan, agintaritzak edo agintaritzaren agenteek prebentziozko alkoholemia-kontrol bat egitea eskatzen badiote gidari bati, gidari horrek nahitaez egin beharko du kontrola. Proba egiteari uko egiten badio, bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi ahal izango zaio.

Sonia Díaz de Corcuera Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendariaren iritziz: “Prebentziozko kontrol horien helburua da gidatzean eragina duten substantziak hartu dituzten pertsonek Euskadiko errepide-saretik ez zirkulatzea eta istripurik ez eragitea. Gidatzeak gure arreta osoa eskatzen du, dena alda baitaiteke segundo batean, eta errazagoa da halako zerbait gertatzea gure gaitasunak murriztuta ditugunean”.  

Alkoholemia-kontrola

Alkoholemia-kontroletan airea botatzea eskatzen duten bi proba egiten dira, eta proba batetik bestera gutxienez 10 minutu utzi behar dira.

Errore-tarteak aplikatu ondoren:

  • Botatako airean 0,25 miligramo alkohol baino gutxiago agertzen bada (0,15 miligramo gidari profesionalentzat eta gidabaimenarekin 2 urte baino gutxiagoko antzinatasuna dutenentzat), gidariak bere ibilbidearekin jarraitu ahal izango du.
  • Botatako airean 0,25 (edo 0,15) miligramo alkohol baino gehiago eta 0,60 baino gutxiago agertzen bada, gidariak arau-hauste administratiboa egingo du. 0,60 baino gehiago agertzen bada, berriz, bide-segurtasunaren aurkako delitutzat joko da.
  • Agenteek alkohola edan izanaren zantzu nabariak antzematen badituzte, eta gidatzeko garaian eragina badu, gidariari bide-segurtasunaren aurkako delitua egoitziko zaio, alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Probaren emaitza positiboa bada, berriro egin ahal izango da proba –interesdunak eskatuta edo epaileak aginduta–, emaitzak alderatze aldera. Osasun-langileek egingo dute bigarren proba hori eta, ahal dela, odol-analisiaren bidez (behar bezala justifikatutako salbuespenezko kasuetan izan ezik).

Probari uko egiten bazaio edo proba positiboa bada, ibilgailua ibilgetuko da, salbu eta beste pertsona batek gida badezake ibilgailua, betiere beste pertsona horri proba egin eta negatibo eman ondoren.

Proban emaitza positiboa emanez gero, arau-hauste administratibo oso larritzat joko da, eta 500 euroko zehapena ezarriko da. Gainera, emaitza 0,50 mg/l-koa edo txikiagoa bada, 4 puntu kenduko dira; eta 0,50 mg/l-koa baino handiagoa bada eta 0,60 mg/l-koa edo txikiagoa bada, 1.000 euroko zehapena jarriko da eta 6 puntu kenduko dira.

Droga-kontrola

Droga-kontrolaren prozedura antzekoa da, baina zenbait berezitasun ditu. Proba egiteko listu-lagin bat erabiltzen da, eta gailu baimendu batean aztertzen da lagina. Probaren emaitza positiboa bada, laborategiko analisi batean berretsi beharko da positibo hori.

Positiboa berresten bada, oso arau-hauste larritzat joko da, 1.000 euroko zehapena ezarriko da eta 6 puntu kenduko dira.

Medikuaren aginduz botikak hartu badira, Trafikoko Lurralde Bulegoaren salaketaren eta laborategiko emaitzaren jakinarazpena jaso, eta 20 egun naturaleko epea izango da alegazioak aurkezteko.

Kontrol horiek urte osoan trafikoa eta garraioa zaindu eta kontrolatzeko programatutako 46 kanpainetako egutegiaren parte dira.  

9 iruzkin
  • Argazkia SN Robot
    @udaltzaingoak
    2021-12-05

    Comentario de Twitter:
    👮🏻@Gob_eus-k #alkohol- eta #droga-kontrolak indartuko ditu abenduan.

    👉 https://t.co/Dfbwt8ukc0

    ➕ Positibo ematea… https://t.co/OQKINIF4Lc

  • Argazkia SN Robot
    @udaltzaingoak
    2021-12-05

    Comentario de Twitter:
    👮🏻El @Gob_eus refuerza los controles de #alcohol y #drogas en diciembre.

    👉https://t.co/2Qpi8TQmT8

    ➕Dar positivo s… https://t.co/8QGJQrFawZ

  • Argazkia SN Robot
    @trafikoaEJGV
    2021-12-05

    Comentario de Twitter:
    RT @udaltzaingoak: 👮🏻El @Gob_eus refuerza los controles de #alcohol y #drogas en diciembre.

    👉https://t.co/2Qpi8TQmT8

    ➕Dar positivo se con…

  • Argazkia SN Robot
    @Josema11395240
    2021-12-05

    Comentario de Twitter:
    RT @udaltzaingoak: 👮🏻El @Gob_eus refuerza los controles de #alcohol y #drogas en diciembre.

    👉https://t.co/2Qpi8TQmT8

    ➕Dar positivo se con…

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-12-05

    Pena handia da pertsonen adikzioez, ezbehar eta istripuaren gertakizuna areagotuz

  • Argazkia SN Robot
    @Josema11395240
    2021-12-05

    Comentario de Twitter:
    RT @udaltzaingoak: 👮🏻@Gob_eus-k #alkohol- eta #droga-kontrolak indartuko ditu abenduan.

    👉 https://t.co/Dfbwt8ukc0

    ➕ Positibo ematea arau-…

  • Argazkia SN Robot
    @bide_indarkeria
    2021-12-05

    Comentario de Twitter:
    RT @udaltzaingoak: 👮🏻El @Gob_eus refuerza los controles de #alcohol y #drogas en diciembre.

    👉https://t.co/2Qpi8TQmT8

    ➕Dar positivo se con…

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-12-05

    Una pena haya personas con adicciones afecta a toda la esfera social incrementando incluso con toda probabilidad, el riesgo de siniestro

  • Argazkia SN Robot
    @JabiKintela
    2021-12-05

    Comentario de Twitter:
    RT @udaltzaingoak: 👮🏻@Gob_eus-k #alkohol- eta #droga-kontrolak indartuko ditu abenduan.

    👉 https://t.co/Dfbwt8ukc0

    ➕ Positibo ematea arau-…

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)