Berriak Lehendakaritza
Eu

Estatuko Aldizkari Ofizialak Euskaraz argitaratuko ditu Lege mailako Estatuko arauak (2011-09-20(e)ko Kointseiluan hartutako erabakia)

2011.eko irailak 20

Erabakia: Lehendakaritzako Ministerioarekin (Estatuaren Aldizkari Ofiziala Estatu Agentzia) lankidetza-hitzarmen bat sinatzea baimentzeko dena. Hitzarmen horren helburua hauxe da: legeak euskaraz argitaratzea.

BOE-Estatuko Aldizkari Ofizialak euskaraz argitaratuko ditu lege mailako Estatuko arauak, Lehendakaritzako Ministerioarekin izenpetuko den Lankidetza Hitzarmen baten arabera. Gaur onartu du Jaurlaritzaren Kontseiluak lankidetza hitzarmen hori. 1997ko Errege Dekretu batek babesten du hitzarmena, izan ere dekretu horretan ezartzen denez, xedapen orokor horiek autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialetan ere argitaratu ahal izango dira, betiere Erregeak berretsi eta Estatuko Aldizkari Ofizialean gaztelaniaz argitaratutakoan.


Lankidetza hori Lehendakaritzako Ministerioak, Estatutuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentziaren bidez, eta Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Koordinaziorako Idazkaritza Nagusiak gauzatuko dute. Lege organikoak eta arruntak, errege lege-dekretuak eta legegintzako errege-dekretuak euskaraz argitarazteko beharrezko neurriak abiaraziko dituzte biek batera. Horrela eta hitzarmen hau indarrean jartzen denetik aurreradatozen egunotan izenpetzeko asmoa dago, euskaraz argitaratuko dira lege mailako Estatuko arauak. Hala ere, sei hilabete igarotzen direnean, interes berezia dutela iritzitako beste xedapen orokor batzuk euskaraz argitaratzeko eskatu ahal izango dute Eusko Jaurlaritzako sailek.

Euskaratuko xedapenak Interneten bakarrik emango dira argitara, betiere BOE digitalaren oraingo formatuarekin. Horretarako, Estatuko Aldizkari Ofizialaren Estatu Agentziak lege mailako testuen gaztelaniazko bertsioak, behar bezala osatuak, irakurriak eta zuzenduak, emango ditu; bestalde, bidaltzen diren testuetariko bakoitzean ziurtatu egingo da oso-osorik dagokiola Estatutuko Aldizkari Ofizialean argitaratutako bertsioari. Eusko Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritza arduratuko da horiek euskaratzeaz eta euskaratu ondoren Estatu Agentziari bidaltzeaz, agentzia horrek formatu digitalean argitara ditzan euskarazko bertsioak.

Gaur onartutako hitzarmena 1998an Kataluniak eta Galiziak eta 2000an Valentziako Erkidegoak izenpetutako hitzarmenen antzekoa da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan