Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Sestaon eta Lasarten makina erremintako erreferentzia nazionaleko bi zentro jartzeko eskatu du Lanbidek

2011.eko irailak 20

 

  • Euskadik maila horretako entitatea du jada Elgoibarren
  • "Gure zentroak Estatuan eta Europan erreferenteak izan daitezen nahi dugu", azpimarratu du Javier Ruiz Plangintza eta Enpleguko sailburuordeak.

Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak Sestao eta Lasarteren hautagaitzak aurkeztuko ditu, irailaren amaiera aldean, Lan eta Immigrazio Ministerioan, mantentze-mekanikaren eta lurreko garraioaren  arloetan (errepidea eta trenbidea) Nazio mailako erreferentziako bi zentro jartzeko. Esleipena lortuz gero, Euskadik maila horretako hiru entitate izango lituzke; izan ere, Elgoibarko IMHak estatus hori baitauka jada, makina-erremintaren arloan.

"Euskadiko lanbide-heziketak -eta bereziki lanerako etengabeko prestakuntzak- aurrerapauso itzela eman lezake lanbide-arlo horietan, eta gure zentroak erreferente bihurtuko lirateke Estatuan eta Europan, bakoitza bere esparruan" azpimarratu du Javier Ruiz Plangintza eta Enplegu sailburuordeak, 'Lanerako Lanbide Prestakuntzak enpresa-estrategia berritzaileen sorreran eta enpresa-kalitateko zirkuluen hobekuntzan duen eragina' goiburuaren pean izandako Jardunaldia amaitzeko ekitaldian hautagaitzaren berri eman duenean.

Testuinguru horretan, Ruizek gogorarazi duenez, Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuaren eta Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailaren nahia Euskadi gainerako erkidegoen gainetik jartzea da; izan ere, nazio-erreferentziako hiru zentro izango bailituzke sektore garrantzitsu horietan zenbait eskualde esanguratsutan (Ezkerraldea, Debabarrena, Donostialdea edo Bidasoa). Eta hori, "gure herrialdearen aldeko politika egitea da, sektore klasikoen aldeko apustua eginez, baina berrikuntza erantsiz eta bultzada berria emanez". Horrez gain, sailburuak nabarmendu duenez, makina-erreminta, mekanika eta trenbide zein errepide bidezko garraioa -logistikarekin batera-, bereziki garrantzitsuak dira Euskadin, "gure bokazioa Europarra, mugaz gaindikoa eta nazioartekoa baita".

Erreferentzia nazionaleko zentroak ikerketa- eta berrikuntza-guneak dira, non sektore bakoitzeko prestakuntza- eta ekoizpen-estandarrak ezartzen baitaira Estatuko gainerako zentro eta irakasleek jarraitu ditzaten, lanbide bakoitzari buruzko profesionaltasun agiriak ematerakoan. "Balio estrategiko gaitza dute, eta orain, Lanbide gure esku dagoenean, ez dugu tren hori galduko" adierazi du Javier Ruizek amaitzeko.

2 iruzkin
  • @davidutti
    2011.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide pide dos centros de referencia nacional de máquina herramienta para Sestao y Lasarte. http://t.co/E7vJSxP0

  • @BeatrizMinguez
    2011.eko irailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia_News: Lanbide pide dos centros de referencia nacional de máquina herramienta para Sestao y Lasarte. http://t.co/E7vJSxP0

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan