Berriak Osasuna

Bihartik aurrera, nahitaezkoa izango da euskadin COVID ziurtagiria, gaueko aisiari eta jatetxeei lotuta dauden establezimenduetan

2021-12-03

 

Eusko Jaurlaritzak, bihar, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian, Osasuneko Sailburuaren agindu bat argitaratuko du eta, haren bidez, gaitu egingo da Euskadin gaueko aisiari eta jatetxeei lotuta dauden establezimenduetan COVID ziurtagiri digitala exijitzeko, Auzitegi Nagusiaren bermearen ondoren. Neurria indarrean sartuko da boletinean argitaratzearekin batera. Honen helburua da kutsatzeko arriskua handitzen den barruko lekuetan segurtasuna indartzea.

NON EXIJITUKO DA?

Covid ziurtagiri aigitala hiru kasutan exijitu ahalko da:

  1. Batetik, publikoari aisia- eta dantza-jarduerak eskaintzeko establezimenduetan, besteak beste diskoteka, dantza-areto, ikuskizunak ematen dituzten jai-areto, musika-taberna, karaoke eta otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren arabera III. eta IV. taldeetan sartzen diren guztietan.
  2. Beste batetik, III. taldean sartzen diren pub eta taberna berezietan, 22:00etatik aurrera.
  3. Eta, azkenik, 50 mahaikidetik gorako jantokiko plazen edukiera baimendua duten jatetxeetan.

 

NORK EXIJITU BEHARKO DU?

Neurrien betearazpenaren kontrola bermatu ahal izateko, bai establezimenduko titularrek bai agintaritzako agenteek, edozein unetan, establezimenduan dauden bezeroei lokalera sartzeko aurkeztutako dokumentazioa erakusteko eskatu ahalko diete, hura benetakoa dela egiaztatzeko.

 

COVID ZIURTAGIRI DIGITALARI BURUZKO INFORMAZIOA

Hiru ziurtagiri mota daude: txertaketa-ziurtagiria, errekuperazio-ziurtagiria eta proba negatiboaren ziurtagiria. Zentzu horretan, Euskadi.eus web-orrian ziurtagiriari eta hura eskuratzeari buruzko informazio guztia dago: https://www.euskadi.eus/eb-ko-covid-egiaztagiri-digitala/web01-a3korona/eu/. Gaur arte, Euskadin 1.450.000 pertsonak baino gehiagok deskargatu dute dokumentua.

 

 

Iruzkin bat
  • 2021-12-03

    Por el bien de todos, si no lo estas ya, vacunate!!! Ò alquilate una cueva!!!! Safety ia fist

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak