Hirugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoek EAE-ko ekonomiaren suspertzea erakusten dute eta enpleguaren bilakaera positiboa egiaztatzen dute

2021-12-03

Hirugarren hiruhilekoko kontu ekonomikoak argitaratu ditu gaur Eustatek, eta % 3,9ko aurrerapena erakusten dute EAEko BPGd-an, eta enplegua izaten ari den bilakaera positiboa egiaztatzen dute, Ekonomia eta Ogasun Sailaren iritziz.  Zehazki, BPGd-ak hamarren bat egin du hobera, urte arteko terminoetan (% 3,8tik % 3,9ra egin du), eta 2 hamarren, hiruhilekoen arteko terminoetan. Enpleguari buruzko datuek hiru hamarren egin dute hobera (% 3,5ko aurrerapena), bai urte arteko terminoetan, bai hiruhilekoen artekoetan.

Hirugarren hiruhilekoko kontu hauen ondoriozko egoeraren argazkiak industriaren portaera okerragoa erakusten du, balio-kateetako botila-lepoagatik, eta, halaber, bilakaera positiboa izan duen zerbitzu-sektorea erakusten du. Nolanahi ere, eskuragarri dauden datuek pentsarazten digute urteko azken hiruhilekoa hirugarrena baino hobea izango dela.

Hala ere, Covid 19aren seigarren olatuak ekonomiaren bilakaeran ekarriko dituen ondorioak ikustear daude. Gaur ditugun datuak ikusita, eta adierazle berriak izan arte, Ekonomia eta Ogasun Sailak ziur asko abenduan EAEko ekonomia hazteko aurreko aurreikuspenak berrikusiko ditu.

2 iruzkin
  • 2021-12-03

    Erronkei eta gatazka-arriskuei begiratzea, interes eta klan mafiosoen arteko borrokekin arreta berezia jarrita, baliabide-eskasiaren aurrean, areagotu egiten da klima-aldaketarekin, eta munduko biztanleriak gora egiten duenez, kontsumo handiagoa behar izaten da, askotan neurrigabea, inpaktuarekin. Makinek ere izan dezakete errore-marjina aurre-iragarpenak erabakiak hartzerakoan, baita negozioetan ere.

  • 2021-12-03

    Mirar desafíos y con riesgo de conflictos, teniendo especial cuidado con los bélicos confrontación distintos intereses y clanes incluso de tintes mafiosos ante la escasez de recursos se agudiza con el cambio climático y el aumento población mundial requiere mayor consumo muchas veces desmedido con impacto. Hasta las máquinas pueden tener margen de error en la toma de decisiones anticipa predicciones incluso afectan a negocios.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko