Berriak Enplegu eta Gizarte Gaiak
Eu

Jaurlaritza eta EUDEL harremanetan jarri dira berriro, gizarte larrialdiko laguntzei buruzko 2012. urteko agindua prestatzeko

2011.eko irailak 20

 

Enplegu eta Gizarte Gaietako Sailak eta EUDEL Euskal Udalen Elkarteak bilera izan zuten atzo, 2012. urterako Gizarte Larrialdietarako Laguntzei (GLL) buruzko agindu berria prestatzeko. Aurtengo maiatzean harremanari eta elkarrizketari irailean ekingo ziotela adostu zuten jada. Helburua, araua hobetzeko gehitu behar diren alderdiak adostea da.

Ustekabeko gertakari batek edo diru-baliabideen eskasiak eragindako larrialdi ekonomikoei aurre egiteko prestazioak dira Gizarte Larrialdietarako Laguntzak. GLLak ordaintzeko dirua Jaurlaritzak jartzen du, baina udalek kudeatzen dute.

Atzoko bilera baliatuz, EUDELek eta Sailak ebaluatu egin dute Gizarte Larrialdietarako Laguntzen indarreko araudiak urteko lehenengo sei hilabeteetan izan duen portaera. 2011ko lehenengo sei hilabeteetan, udalek zazpi milioi euroko gastua egiaztatu dituzte, eta sailak kopuru hori ordaindu du dagoeneko. Sailak 17 milioi euroko aurrekontua du guztira horretarako; hori dela-eta, udalek % 40ko gastua egiaztatu dute jada.

Aurtengo maiatzean EUDELek eta sailak hainbat neurri sartu zituzten jadanik 2011ko aginduan, udalei GLLak ahalik eta arinen eta hobekien ordaintzeko. 

Bestalde, bilera horretan Gizarte Zerbitzuen Legea garatzeko lan-testuak aurkeztu dizkio sailak EUDELi. Testu horiek, batez ere, prestazioen karterari eta gizarte-zerbitzuen mapari buruzkoak dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan