Berriak Lehendakaritza
qrcode

Eusko Jaurlaritzak arreta berezia eskatu du EBren legegintza-prozesuan legegintza-eskumenak dituzten eskualdeentzat

2021-12-02

Marian Elorza Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia parte hartzen ari da EBko Eskualdeen Europako Batzordeak egun hauetan duen osoko bilkuran. Besteak beste, gai hauek eztabaidatzen ari dira: demokrazia indartzea Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren esparruan; Europar Batasunean etxerik ez duten pertsonen arazoa desagerraraztea; eta etorkizunean Frantziak presidentetza izatea EBko Kontseiluan, Emmanuel Macron presidentearen esku-hartzearekin. 

Oraingoan, 10 irizpen eta 2 ebazpen bozkatu dira, eta Eusko Jaurlaritzak 14 zuzenketa aurkeztu ditu horiei buruz. 

"Lege hobeak egitea" irizpenari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak adierazi du legegintza-eskumenak dituzten eskualdeek EBko gobernantzan duten tokia hobetu behar dela, eta bereziki hartu behar direla kontuan legegintza-prozesuan kontsulta publikoei egiten dizkieten ekarpenak. 

2021-2027 Egitura eta Kohesio Funtsen genero-dimentsioari dagokionez, Eusko Jaurlaritzak gomendatu du genero-berdintasunerako erakundeen laguntza izatea 2021-2027 programazio-aldiko programa eragileak egin, ezarri eta ebaluatzeko.

 "Nekazaritza ekologikorako ekintza-plana" delako irizpen-proiektuari dagokionez, EAEko zuzenketek nabarmendu nahi dute NPBak, bigarren zutabearen barruan, ekoizpen ekologikoa sustatzeko laguntzak ere jaso dituela. 

Azkenik, "Suspertze eta Erresilientzia Mekanismoa Gauzatzea" delako irizpen-proiektuan, Eusko Jaurlaritzak azpimarratu du eskualdeko eta tokiko erakundeei ematen zaien arreta eskasak arriskuan jartzen duela funtsak hobeto erabiltzea, eta nabarmen du estatuz azpiko erakundeek garrantzi handia dutela planak gauzatzean.

2 iruzkin
  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-12-02

    Erabakitzeko arduradunak tokiz aldatzeko aukera, momentuetan parte hartze handi baten ondorioz adibidez erantzunkizunez, kontuan hartu

  • Argazkia JAVIER MARTÍNEZ VADILLO
    2021-12-02

    Activar posibles desplazamientos centro de gravedad jerarquía normativa superior a regiones con gran activismo responsable para la toma de decisiones. Establecer más indicadores de medida de dinamismo decisorio regional incluso local, responsables

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)