Berriak Segurtasuna

Euskal Poliziako 805 agentek osatutako lehenengo promozioak gaur hasiko du praktikaldia

2021-12-01
  • Ertzaintzaren 29 Promozioko 654 agente eta Euskadiko 27 udaletako udaltzaingoetako 151 dira
  • 562 gizon eta 243 emakume dira, gehienak 25 urtetik 35 urtera bitartekoak, eta B2 hizkuntza-eskakizuna edo hortik gorakoa dute egiaztatuta

Euskal Poliziako lehenengo 805 agenteek gaur hasi dute in job praktikaldia euren polizia-kidegoetan, hautaprobak gainditu eta prestakuntza-aldia Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian (PLEA) amaitu ondoren. Ertzaintzaren eta Euskadiko udaltzaingoen lehenengo promozio bateratua da. Deialdia 2020ko urtarrilean egin zen Euskadiko polizia-kidegoetan sartuko diren pertsona guztiak hautatzeko irizpideak eta geroko formakuntza bateratzeko helburuarekin.  

Agenteek joan den udan irten behar zuten berez Arkautetik in job praktikaldia hasteko, baina pandemiaren ondorioz formakuntza-prozesua atzeratu egin behar izan zen eta aste honetan zehar, lau hilabetetik gorako atzerapenez, joango dira sartzen Euskal Polizian. Bestalde, promozio honek ezin izan du ospatu lehendakaria buru dela formakuntza amaieran kredentzialak banatzeko urtero egin ohi den ekitaldia; izan ere, kutsatuei eta Covid-19aren hedapenari buruzko zifrek asko egin dute gora, eta, horren ondorioz, bertan behera utzi behar izan da joan den astelehenean, azaroaren 29an, egitekotan zen ekitaldi ofiziala.

EUSKAL POLIZIAREN LEHENENGO PROMOZIOAREN DATUAK

Gaurtik aurrera 805 agenteak ertzain-etxeetan eta Ertzaintzaren hainbat unitatetan eta Euskadiko 27 udaletako udaltzaingoetan sartuko dira, eta 12 hilabeteko praktikaldia egingo dute. Ondoren, eta praktikak gainditu ondoren, polizia-kidego bakoitzeko funtzionario bihurtuko dira.

Zehazki, 562 gizon eta 243 emakume dira. Gehienak 25 urtetik 35 urtera bitartekoak, eta B2 edo C1 hizkuntza-eskakizuna dute egiaztatuta eta Euskadikoak dira.

  • Ertzaintzaren XXIX. Promozioko 654 agente. Tradizioari jarraituz, promozio honek ordezkatuko duen hegazti bat aukeratu du bere estandarterako, kasu honetan ur-zozoa. Zehazki, 449 gizon eta 205 emakume dira, eta % 94 Euskadikoak dira. Lurraldez lurralde, gehienak Bizkaikoak dira (375), ondoren Gipuzkoakoak (153) eta, azkenik, Arabakoak (87). Gainerakoak inguruko lurraldeetakoak dira: Kantabriakoak 19, Nafarroakoak 12, Burgosekoak 4, Errioxakoak 3 eta Zaragozakoa 1.
  • Euskadiko 27 udaletako udaltzaingoetako 151 agente. Zehazki, 113 gizon eta 38 emakume dira. Euskadiko udaltzaingoetako agenteen promozio hau honela banatuko da: 67 agente Bilboko Udaltzaingoan; 13 Leioan; 9 Donostian; 6 Santurtzin eta Zarautzen; 5 Ermuan; 4 Barakaldon; 3 Zornotzan, Andoainen, Elgoibarren, Eibarren, Tolosan, Legazpin, Urretxun, Gernika-Lumon eta Muskizen; 2 Erandion, Arrasaten, Mungian; eta, azkenik, 1 Amurrion, Abadiñon, Balmasedan, Berangon, Karrantzan, Gorlizen, Irunen eta Ugao-Miraballesen.
4 iruzkin
  • @AJEPLE_EUBE
    2021-12-04

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 🚔🎓 #EuskalPolizia-ko 805 agentek osatutako lehenengo promozioak gaur hasi du praktikaldia.

    https://t.co/5DaRDfJn6F

  • @EUDEL_eus
    2021-12-01

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 🚔🎓 #EuskalPolizia-ko 805 agentek osatutako lehenengo promozioak gaur hasi du praktikaldia.

    https://t.co/5DaRDfJn6F

  • @jerkoreka
    2021-12-01

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 🚔🎓 #EuskalPolizia-ko 805 agentek osatutako lehenengo promozioak gaur hasi du praktikaldia.

    https://t.co/5DaRDfJn6F

  • @udaltzaingoak
    2021-12-01

    Comentario de Twitter:
    RT @ArkauteAkademia: 🚔🎓 #EuskalPolizia-ko 805 agentek osatutako lehenengo promozioak gaur hasi du praktikaldia.

    https://t.co/5DaRDfJn6F

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak