Elkarlan Sariak
Berriak
qrcode

Azken ur-goraldietako kalteak Cadaguan eta Nerbioi eta Ibaizabalek bat egiten duten tartean izan dira

2021-11-30
  • Kantauri isurialdeko gainerako lekuetan ez da kalte handirik izan: alegia, Gipuzkoan eta Bizkaiko ekialdean 
  • Mediterraneoan, izotz asko urtu da, eta errepideak edo zubietarako sarbideak moztu dira Omecillo, Baia, Zaia eta Zadorra ibaien arroen guneen inguruan eta Zadorrako erdi- eta behe-tarteetan 

Azaroaren 27tik 29ra bitarteko ur–goraldiek beherantz egindakoan, Uraren Euskal Agentziak, Eusko Jaurlaritzari atxikitako erakunde publikoak, ur-goraldiek ohiko ibilguetatik haratago eragindako gainezkatzeen  erasanak ebaluatzen dihardu. 

Gertakari horren lehen bi egunetan, prezipitazio handiak izan ziren, oro har, isurialde kantauriar osoan eta isurialde-banalerroan (neurri handi batean, banalerroan elurra egin zuen). Azken 24 orduetan prezipitazioak areagotu egin ziren, batez ere euri moduan, baina baita elur moduan ere Arabako Lautadan. 

Nabarmentzekoa da Euskadiko babes zibileko sistemaren lanari eta sistema horretan parte hartzen duten eragileen ekarpenari esker ur-goraldien gertakari berri honek ez duela galera edo kalte pertsonalik eragin. 

Bestalde, azaroaren 27tik 29ra bitartean, Cadaguan eta Nerbioi ibaiak Ibaizabalekin bat egiten duen tartean  izan dira ur-goraldi esanguratsuenak, azalerari eta erasandako erabilerei dagokienez. 

Kartauriar Isurialdean 

Deskribatutako egoerak alerta-egoera ekarri zuen arro guztietan, baina Gipuzkoan eta Bizkaiko ekialdean ez zuen arazo edo kalte handirik eragin. Martutenen Urumea ibaian egiten ari diren obrei esker, tarte horietan oso urrun egon dira alerta-egoera horretatik. 

Zenbait gainezkatze puntual eta errepikakor aipa daitezke: hala nola, Hernaniko errugbi eta futbol zelaietan ohikoak direnak, ibaiaren ondoan oso maila baxuetan baitaude. 

Prezipitazio mardulenen aurreikuspenak Bizkaiko mendebaldean baino ez dira gauzatu, zorionez, igande arratsaldean aurreikusi ahal izan zen bezala:  Cadagua arroan eta, bestetik, Nerbioi-Ibaizabal arroaren zati batean, gainezka egin dute nabarmen.

Gainezkatze horiek Cadaguako erdi eta behe arroan urak har ditzakeen hirigune askotan gertatu dira, eta zenbait kalte eragin dituzte. Zallako zenbait zatitan, ez ordea: alegia, Mimetizen; bertan,  Cadaguaren ur-hustutze ahalmena egokitzeko egin berri diren obrei esker arrisku-egoera urrundu den. 

Hasiera batean Balmasedan neurriz gainezka egin bazuen ere, gero gainezkatze nabarmenenak honakoak izan dira:  Zallako (Eroskiren inguruan),  Arangurengo zenbait tokitan, Sodupeko Gueñesen (batez ere Herreriasekin bat egiten duen inguruan), eta Alonsotegin. 

Zorrotzan, ibilgailu askori eragin dien errepide bat urpean geratu da, baina horren arrazoia izan da drainatze-sistemek huts egin dutela, hornidura elektrikoa erori egin delako; izan ere, zoruaren kota oso baxua du, trenbide baten azpitik igaro ahal izateko horrela eraikitakoa. Era berean, Muskizko Cotorrio ibaiak ere emari mardulak jariatu ditu. 

Azpimarratzekoa da hilaren 29ko arratsaldera arte ibaien maila jaitsi egin dela, pixkana eta motelki: izan ere,  prezipitazio handi samarrak gertatu direlako eta horrek pilatutako elurraren fusioa areagotu egin du. Nerbioi-Ibaizabal arroan ere ikusi ahal izan da hori, batez ere ur-maila neurtzeko estaziorik altuenetan. 

Nerbioi-Ibaizabal arroan, nahiz eta batez ere goiko tarteetan jaitsiera motel hori ikusi den elurraren urtzearen ondorioz, arazoak astelehen goizaldean eta goizeko lehen orduetan izan dira Nerbioi ibaian, Ibaizabal ibaiarekin bat egiten duen tartean Basaurin. Nerbioi ibaiaren tarte horretan, joan den hamarkadan, egin zitezkeen defentsa-lanak egin ziren arren, ibaiertzen hiri-okupazio handia dela eta, baina ez dira erabat saihestu gainezkatze horiek. Hala ere, Ibaizabalen bertan egiten ari direnak oso eraginkorrak direla ikusi da, baita hirugarren fasea ere, Galdakaon. Fase hori oraindik amaitu gabe dago, baina Mercadilloko zubiaren inguruan oso eraginkorra izan da, eta Galdakaon ez da gainezkatze nabarmenik izan. 

Mediterranear isurialdea 

Mediterraneoko isurialdean, atzo,  gainezka egin dute Omecillo, Baia, Zaia eta Zadorrako erdi- eta behe-tarteak ibaien arroko guneen ingurunean, Zaiaren ekarpenak jaso ondoren. Kasu guztietan, isurialde-banalerroko eta Lautadako elurraren urtze handiak ekarri ditu emariak. Kasu guztietan, errepideak edo zubietarako sarbideak moztu ditu ur harrotuak. 

Omecillon Osma eta Caranca artean edo Espejo eta Villanañe artean gertatu da. 

Baiaren arroan, Izarra, Andagoia, Hereña, Entre Pobes y Mimbredo, Antezana edo Tuyo bezalako tokietan. 

Zaiaren arroan, Estarronan, Hueton, Gereñan edo Mendozan.

 Zadorran, batez ere Zaia ibaiaren elkargunearen ondoren, Zadorrak berak emari handia eman duen arren, mozketak izan dira Momarioko zubian (Trespondetik gertu) edo Billodasen. Gogoratu behar da Uribarriko urtegiak husteari egotzi ohi zaiola eragin hori (Uribarriko urtegia astelehen arratsaldean, hilak 29, oraindik gainezkabideen kotatik bi metro eta erdi baino gehiagora dago: hortaz, erabat  ezinezkoa da urtegiak hustea). 

Urtegiei dagokienez, nabarmentzekoa da Urrunagako urtegian elurraren urtzeak egin duen ekarpen handia:  urtegia oso azkar igoaraziz- Ullibarri, aldiz, askoz inertzia handiagoarekin ageri da, eta 70 cm inguru igo da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)