2020an, Giza Inmunoeskasiaren Birusak (VIH) eragindako 28 infekzio berri egon ziren 30 urte baino gutxiagoko Euskadiko gazteen artean

2021-11-30
  • Abenduak 1a: HIESaren aurkako Munduko Eguna
  • GIB infekzio berriak dituzten pertsonen batez besteko adina 38,9 urte da

VG 2021 11 30

HIESaren aurkako Munduko Eguna dela-eta, Gazteen Euskal Behatokiak Eusko Jaurlaritzako HIESaren Prebentzio eta Kontrolaren Planak VIH infekzio berriei buruz emandako datuak aurkezten ditu.  Datuon arabera, 2020an, Euskadin, 105 GIB infekzio berri egon ziren. Horietatik, 28 infekzio berri 30 urte baino gutxiagoko gazteen artean eman ziren, hau da, guztien % 26,7a.  VIH infekzio berriak dituzten pertsonen batez besteko adina 38,9 urte da. VIHaz infektatutako gazteen tasa, adin-tarte bereko 10.000 pertsonako, 1,4koa da.

 Azken hamar urteetako bilakaerak, grafikoan islatuta, erakusten du balioak duela hamarkada batetik hona ia ez direla aldatzen.   Gazteen Euskal Behatokiaren Estatistiketan osasunari eskaintzen zaion atalean, VIH infekzio berriei dagozkien datuak aurki daitezke.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak