Eusko Jaurlaritzak gazteentzako indarkeria prebenitzeko tailerra antolatu du

2021-11-28
  • “Jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzio eta esku-hartze estrategiak '
  • Bilbon eta Donostian egingo da 2022´ko urtarrilean
  • Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Gazteen Euskal Behatokiak sustatua.
  • Elkargune bat ahalbidetuko du, gazteekin lan egiten duten langileek elkarrekin azter ditzaten gazteen indarkeriazko jokabidearekin zerikusia duten alderdiak.
  • Pandemiak gazteengan izan dituen ondorioei aurre egingo die, ahal den neurrian

Vitoria-Gasteiz, 2021 11 28

 

Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailaren Gazteen Euskal Behatokiak "gazteen indarkeria: jatorria, izaera, indarkeria motak eta prebentzio eta esku-hartze estrategiak" tailer-ikastaroa antolatu du. Bilbon eta Donostian egingo da 2022ko urtarrilean. Hilario Garrudo Hernández psikologo klinikoa, psikoterapeuta eta prestatzaileen prestatzailea izango da zuzendaria.

 

Eusko Jaurlaritzako Gazteriako zuzendari Agurtzane Llanoren arabera, “bere helburu nagusiak gazteekin lan egiten duten langileek gazteen indarkeriazko jokabidearekin zerikusia duten alderdi guztiak elkarrekin eztabaidatu eta aztertzeko eta esperientziak partekatzeko aukera izango duten topagune bat ahalbidetzea da, bai eta parte-hartzaileen gaitasun psikosozialak hobetzea ere”.

 

Helburu espezifikoak:  Gazteen indarkeriazko jokabidearen sorrera eta izaera eztabaidatu, aztertu eta ezagutzea. Ikastea indarkeriazko jokabidearen atzean dauden emozioak, sentimenduak eta aldarteak identifikatzen eta maneiatzen, bai eta lanean agertzen direnak ere (pertsona barrukoak eta pertsonen artekoak). Pandemiak gure eta gazteen bizitzetan dituen ondorio psikoemozionalak detektatzea. Gazte-indarkeriaren gaia eguneroko lanean kudeatzeko estrategia, baliabide eta tresna erabilgarriak ematea, bai prebentzioari dagokionez, bai esku-hartzeari dagokionez.

 

Ere bai, trebetasun psikosozial batzuk (harremanezkoak, kognitiboak eta, bereziki, emozionalak) eskuratzen trebatzea, gaitasun pertsonala eta profesionala garatzeko eta gazteekin lan egitean aplikatzeko. Laguntzea eskuratutako trebetasunak ezartzen gazteekin, indarkeriazko jokabidearen aurrean jarrera alda dezaten eta eguneroko zailtasunei eta gatazkei erantzun alternatiboak eta egokiagoak bila ditzaten.

 

Dinamizazioa

Tailer teoriko-praktiko formatua izango du, eta, bertan, dinamizatzaileak kontzeptuak azaltzea eta ariketak, egoerak eta kasu praktikoak egitea konbinatuko ditu, edukiak barneratzea eta ikasleek trebetasunak eskuratzea errazteko, nagusiki praktikoa, aktiboa eta parte-hartzailea den irakaskuntza-ikaskuntza metodologia baten bidez. Foileto informatiboa

 

Lehenengo edizioa Bilbon: GEBren egoitza. 2022ko urtarrilaren 24an eta 25´ean, 09:00´etatik 14:00´etara, 16 lagun gehienez; Izena emateko epea: azaroaren 25´etik abenduaren 17ra. Bigarren edizioa Donostian CRAJen egoitza,  2022´ko urtarrilaren 26´an eta 27´an, Ordutegia: 9:00´etatik 14:00´etara, 16 lagun gehienez, Izena emateko epea: azaroaren 25´etik abenduaren 17´ra.

 

Ikastaroan parte-hartzea doakoa izango da eta aurrez izena eman behar da.  Ikastaroan parte hartzeko azaroaren 25ean indarrean jarriko ditugun formularioak bete eta bidali .

 

Hartzaileak: Lehentasuna izango dute gazteekin lan egiten dutenek edo lankidetzan dihardutenek (entitateetan, elkarteetan, herri-administrazioetan, enpresetan, ikastetxeetan, boluntariotzan...). Horrez gain, kontuan izango da izen-emateen hurrenkera. Gazteen arloko langileak (Gazteentzako Informazioa, Udalak, Foru Aldundiak, gazte-elkarteak eta aisialdikoak, eta beste entitate batzuk). Gizarte- eta familia-hezitzaileak. Bigarren hezkuntzako ikastetxeetako orientatzaileak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak