Berriak Lehendakaritza

Eusko Jaurlaritzak Oarsoaldean ekonomia urdina garatzeko HUB teknologiko eta industriala bultzatu du

2021-11-30

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Gotzone Sagardui Osasun sailburuarekin eta Jokin Bildarratz Hezkuntza sailburuarekin batera.

Ohikoa den bezala, Bingen Zupiria bozeramaileak, jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako hainbat akordio, besteak beste, nabarmendu du Eusko Jaurlaritzak erabaki duela bi milioi bideratzea “Oarsoaldean Ekonomia Urdina garatzeko HUB teknologiko eta industriala” proiektura. Bozeramaileak azaldu duenez, diru-laguntza honen helburua da espazio teknologiko lehiakorra konfiguratzea, produktu eta merkatu xedeak landuz –batez ere klima-aldaketari begira - eta ekonomia zirkularrago baten erronkak eta aukerak aztertu ditu. “Azken finean, “Pasaiako Badia” ekonomia urdina garatzeko marka izatea nahi da”, adierazi du.

HEZKUNTZA

Bere aldetik, Hezkuntza sailburu Jokin Bildarratzek jakinarazi du Gobernu Kontseiluak gaurko bileran zuzeneko dirulaguntza bana ematea adostu duela Euskal Unibertsitate Sistema (EUS) osatzen duten hiru unibertsitateetako bakoitzari, lehentasunezko hiru eremu hauetako programak eta ekintzak finantzatu ditzaten: eraldaketa digitala unibertsitatean; prestakuntza berritzaile birtualizatua osasun-zientzietan; eta Unibertsitatea+Hezkuntza arloko ikerketa aplikatuko eta lankidetzako proiektuak. Hiru dirulaguntza hauen batura 3,9 milioi eurokoa da.

Digitalizazioaren arloan, Bildarratz sailburuak azaldu du, arlo honetan lortutako emaitza onak ikusita, Hezkuntza Sailak beharrezkotzat jotzen duela 2021ean EUSeko unibertsitateek garatutako digitalizazio-prozesua indartzeko politika horrekin jarraitzea.

Halaber, Hezkuntza sailburuak adierazi du Hezkuntza Sailak beharrezkotzat jotzen duela osasun-zientziekin eta, bereziki, Medikuntza eta Erizaintza arloekin lotutako ikasketetan prestakuntza indartzeko ekintzak sustatzea, ikuspegi berritzaile batetik. “Azken xedea da pandemiaren testuingurura egokitutako kalitatezko irakaskuntza sustatzea, eragin nabarmena izango duena ikasleen etorkizuneko lanbide-jardunean edo osasun-arloko profesionalaren etengabeko prestakuntzan”, esan du.

Azkenik, hezkuntzaren esparruko ikerketak, bai gizartean bai hezkuntza-sisteman bertan, duen eragina kontuan hartuta, ikerketa aplikatua eta bikaintasunekoa indartzeko beharra adierazi du Jokin Bildarratzek. Ikerketa hau, unibertsitate aurreko euskal hezkuntza-sistemarekin lankidetzan arituz burutu beharrekoa da. “Horrela, 2021ean, Hezkuntza Sailarentzat interes berezia duten ikerketa-lerroetako ikerketa aplikatuko eta elkarlaneko proiektuen diseinua, garapena eta abiaraztea bultzatu da”, gaineratu du.

OSASUNA

Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du, eta hartu litezkeen neurri posibleen inguruan mintzatu da.

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak