EAE-ko Boluntariotzako Estrategia berriak gizarte ahaldun-dua eta parte-hartzailea sustatuko du

2021-11-30
  • Gaur aurkeztu dute, lakuan, lide amilibia gizarte politiketako sailburuordeak eta josé alberto vicente boluntariotzaren eus-kal kontseiluko presidenteordeak
  • Eae-ko 40 erakundek baino gehiagok parte hartu dute 2024ra arte eae-n boluntariotzaren garapena bideratuko duen dokumentua prestatzen

 

Vitoria-Gasteiz 2021/11/30

Lide Amilibia Eusko Jaurlaritzako Gizarte Politiketako sailburuordeak eta José Alberto Vicente Boluntariotzaren Euskal Kontseiluko presidenteordeak, gaur, Vitoria-Gasteizen, 2021-2024 aldirako EAEko Boluntariotza Estrategiaren ildo nagusiak aurkeztu dituzte. Komunikabideetan egin den agerraldia Boluntariotzaren Euskal Kontseiluaren bileraren aurretik izan da.

“Aurtengo abenduaren 5a ospatuko dugu laster, urteroko boluntariotzaren eguna”, esan du Lide Amilibiak. “Une oso berezia da EAEko Boluntariotza Estrategiaren ildo nagusiak ezagutzera emateko”, esan du sailburuordeak.

“Gobernu batzuek nahiago dituzte gizarte desmobilizatuak, lo daudenak, ekintza sozio-politikotik urruntzen dituen lozorroan murgilduta daudenak; askoren iritziz, hala, erraza-goa da gobernatzea. Eusko Jaurlaritzak kontrako iritzia du, erabat”, azpimarratu du. “Gizarte aktiboa nahi dugu, esna dagoena, mobilizatua, merezi duten kausekin konpro-misoa hartzeko prest dagoena, eskuzabalki laguntzeko prest dagoena; gainera, hori izan da beti eta gaur egun ere bada EAEko gizartearen ezaugarrietako bat, auzolana, auzo-tarren mugimenduak, langileenak, ingurumenaren aldekoak, laguntza ematekoak edo izaera politikokoak bezala”, esan du Amilibiak.

“Gure ustez, boluntariotza da sozialki aktiboa den erkidego bat animatzen duen eragilea, muskulua, eta, hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak eta, haren barruan, Berdintasun, Justi-zia eta Gizarte Politiketako Sailak eragile horrek are indar handiagoa hartzea nahi dugu, ideal altruistak mugiarazten duen eta haiek mugitzen dituen muskulu hori elikatu nahi du”, esan du.

Helburuak eta prozedura

2021-2024 aldirako EAEko Boluntariotza Estrategia honen helburu nagusia. Estrategia prestatzeko, parte hartzeko prozesuak baliatu dira. 41 boluntariotza-erakundetako or-dezkariek parte hartu dute, bai eta profil akademiko adituko pertsonek eta administrazi-oko kideek ere; guztira, 75 pertsonak. Sailburuordeak eskerrak eman ditu berriro, “per-tsona horien guztien konpromisoagatik eta inplikazioagatik; haien ekarpena funtsezkoa izan da, eta 2021-2024rako Estrategian geratu da jasota”.

Prozesu horren hasieran, topaketa bat egin zen pasa den otsailean, eta aurreko estrate-gia berrikusi zen, martxoaren erdialdera arte. Kanpo-eremuetako espezialisten ekarpe-nak maiatzeko lehen astera arte entzun ziren. Ekainaren hasieran amaitu zen zirriborro-ak berrikusten. Une horretatik aurrera, zenbait txosten jaso, aztertu eta balioetsi dira.

“Eztabaidarako eta ideiak partekatzeko eta prestatzeko ibilbide horrek guztiak 2024rako helburu handi bat ezartzera eraman gaitu: EAEko gizarte ahaldundua eta eraldatzailea izan dadin nahi dugu”, nabarmendu du Amilibiak.

Jarduketa-ildoak eta proiektuak

Xede hori lortzeko, estrategiak lau jarduketa-ildo nagusi proposatzen ditu: ekintza bolun-tarioaren gizarte- eta politika-intzidentzian gora egitea; boluntariotza eta haren erakun-deak sendotzea; parte hartzeko, elkartasunerako eta lankidetzarako kultura sustatzea, eta boluntariotzaren esparru kontzeptualak eta araudizkoak eguneratzea.

“Hazi, indartu, sustatu eta eguneratu aditzek gizarte hobeaz hitz egiten dute”, esan du Gizarte Politiketako sailburuordeak.

Aditz horien jokabidea honako proiektu hauen bidez antolatuko da, besteak beste.

- Komunika 25; parte-hartze eta ekintza boluntarioa eraldatzeko, sentsibilizatzeko eta ikusarazteko eragile izango den komunikazio-plana diseinatzea eta garatzea ditu erdi-gune.

- Boluntariotza Eskola; espazio horretan, gaitasun tekniko eta generikoen inguruko pres-takuntza emango zaie sinergiak optimizatzeko eta erkidegoa sortzeko eta pertsonak –bereziki, emakumeak– zaindu eta ahalduntzeko ekintza boluntario bat aurrera darama-ten pertsonei.

- Re-Compensa; ekintza boluntarioak sustatzen dituen gaitasunak aitortzeko eredu edo sistema bat prestatzera bideratuta dago.

- Didaktika; boluntariotza-agentzien egungo hezkuntza-sentsibilizazioko programak ba-teratzen ditu.

 - Bherria; harreman eta elkarlan publiko-sozialerako modu irekiagoak, parte-hartzaileagoak eta erantzunkideagoak sustatzen ditu. 

Amilibiak esan du “Boluntariotza eta partaidetza sozialerako beste modu batzuk EAEn” Eusko Jaurlaritzaren azterlanaren datuek honako hau ziurtatzen dutela: EAEko biztanle-riaren % 70 inguruk jarduera sozial edo politikoren batean parte hartzen du, eta % 13,4k, lan boluntarioak betetzen ditu, hirugarren sektorearen erakunderen batean.

“Gure nahia da, Eusko Jaurlaritzarena eta estrategia prestatzeko lanean tartean garen pertsona guztiona, ehuneko horiek are gehiago igotzea; gure gizartea, hala, bere buruaz kontzienteago izango da, parte-hartzaileagoa eta bere kabuz jarduteko gaitasun handia-goa izango du”, esan du Amilibiak, amaitzeko. Eta, aldi berean, honako hau esan du: “2024an egiaztatuko dugu boluntariotzako eta hirugarren sektore sozialeko erakundee-kin batera helburuak bete ote ditugun, baina ziur nago lortuko dugula, talde-lanari es-ker”.

Boluntariotzaren Euskal Kontseilua

Boluntariotzaren Euskal Kontseilua –haren bileraren aurretik izan da agerraldia– 1998an sortu zen, gai horren inguruko “topaketarako, aholkularitzarako eta kontsultarako orga-no” gisa, irabazi-asmorik gabeko erakundeetan boluntariotzako ekintzetan herritarren parte-hartzea arautzeko asmoz. 

Kontseilua atxikita dagoen Saileko sailburua organoko presidentea da, eta boluntario-tzako erakundeetako ordezkarien artean hautatutako kide bat da presidenteordea. Kon-tseiluak 25 kontseilukide ditu, eta, haietatik, 6 Eusko Jaurlaritzaren ordezkari dira eta sailburuordearen maila dute, gizarte-ongizatearen, ingurumenaren, babes zibilaren, kanpo-ekintzaren, kulturaren, hezkuntzaren, kirolaren eta osasunaren arloko sail esku-dunek izendatuak; foru-aldundietako 3 ordezkari ditu, haietako bakoitzak izendatuak; EUDELek izendatutako udalerrien 3 ordezkari, eta erakundeetako 13 ordezkari, Bolun-tariotzako Erakundeen Errolda Orokorrean izena emanda daudenen artean hautatuta-koen artean, kontuan hartuta hautaketa horretarako erakunde txikienek ere presentzia izateko aukera ematen duen parte hartzeko sistema erabiltzen dela.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak