Osasun sailburuak 60 urtetik gorakoei dei egin die errefortzuko txertorako hitzordua eskatzeko
Gotzone Sagardui Osasuneko sailburuari elkarrizketa egin diote gaur goizean Radio Euskadiko "Boulevard" saioan. Bertan, 60 urtetik gorako pertsonei dei egin die errefortzu-txertorako hitzordua eskatzeko. “Espero dugu erantzuna lehen aldian bezain ona izatea", adierazi du.
Osakidetzak gaur hasiko du 60 urtetik gorakoei txertoa jartzeko zitazioa. Hirugarren dosi horretarako, sei hilabete igaro beharko dira azken txertotik, Pfizer edo Moderna jaso zuten pertsonen kasuan; eta AstraZeneca jaso zutenen kasuan, azken dositik hiru hilabetera eman ahal izango da. Sagarduik lehenbailehen txertoa hartzera animatu du kolektibo hori.
Pediatriako txertoari dagokionez, Osasun sailburuak azpimarratu du txertoa funtsezko tresna dela, eta horregatik “uste dugu funtsezkoa dela 12 urtez beherakoentzat ere, nahiz eta gaixotasunaren afekzioaren larritasuna txikiagoa izan talde honetan”. Gotzone Sagarduik aitortu du oraindik ez dakitela noiz iritsiko den txerto hori, eta zenbat dosi jasoko diren, baina ziurtatu du Euskadira iristen diren unean inokulatu egingo direla, “gure baliabide eta ahalegin guztiak jarriko ditugu ahalik eta denbora laburrenean egiteko, betiere segurtasuna bermatuz”. Osasuneko sailburuak 12 urtetik beherakoen gurasoei beren seme-alabak txerto horrekin babesteko gonbita egin die.
Egoera epidemiologikoari dagokionez, Osasun sailburuak ziurtatu du pandemiaren bilakaera "kezkagarria" dela, adierazle guztiek okerrera egin baitute. Osasun-larrialdiaren deklarazioari buruz galdetuta, esan du adierazle guztiak hartu behar direla kontuan, ez soilik ZIUren okupazioarena. Sagarduik adierazi duenez, gaurko buletinean 600 kasu positibo inguru izango dira, eta ospitaleetan 200 pertsona baino gehiago daude covid-19arekin, horietatik 40 inguru zainketa intentsiboetako unitateetan. “Nahikoa seinale dira gure esku dagoen guztia jartzeko eta birus honi aurre egiten saiatzeko, orain”, azpimarratu du.
Hego Afrikan atzemandako eta mutazio ugari dituen Omicron koronabirusaren aldaera berriari buruz galdetuta, Euskadin sekuentziazioak egiten jarraitzen dutela esan du, eta, OMEk kezka-aldaera gisa izendatu zuenetik, osasun-arduradunak "erne" daudela. Bien bitartean, gogorarazi du horri eta gainerako mutazioei aurre egiteko neurriak berdinak direla: maskara, eskuen higienea, espazio itxien aireztapena eta pilaketak saihestea.
-
2021-11-30
¿Seguro que están dando citas para la tercera dosis a mayores de 60 años?.
Cuando solicitas dicha cita, en ningún momento se especifica que sea para la tercera dosis.
Solicitas información a través de Osakidetza y te indican que ellos te enviarán un SMS con la fecha, sin embargo, la consejera de sanidad,"Ha hecho un llamamiento a las personas mayores de 60 años a solicitar cita para la vacuna de refuerzo".
Yo, desde Vitoria, he reservado fecha para la supuesta 3ª dosis en el edificio: U. TXAGORRICHU EDIFICIO NUEVO, pero no las tengo todas conmigo de haber acertado.
¿NO PODÍAN SER UN POCO MAS CLAROS EN SUS INFORMACIONES?. -
2021-11-30
Vamos mejorando, ayer solicite cita para la 3ª dosis, me la dan para hoy a las 9:16, después de llegar al centro de vacunación, me indican que no están vacunando a los mayores de 60, que ha sido un error de los informáticos, que coja cita la semana que viene. Osakidetza se preocupa por mi salud, hoy 40 minutos de ejercicio extra, eso si 40 minuto de jornada laboral perdida.
Ya veo que todavía no hemos ajustado el sistema, ya que lo mínimo que debían de realizar, es avisar de que se anula la cita, menos mal que llevamos casi dos años de pandemia.