Berriak Segurtasuna

Eusko Jaurlaritzak Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Plan Bereziaren larrialdi-fasearen “1” egoera jakinarazi du eta Aholku Batzordea deitu du

2021-11-28
  • Ibaien egungo egoera eta datozen orduotarako aurreikusten diren prezipitazio iraunkorrak kontuan hartuta hartu da neurria
  • Egoera honekin, Aholku Batzordea, Krisi Mahaia izenez ere ezagutzen dena, deitzen da
  • Hemendik aurrera, Uholdeei Aurre Egiteko Larrialdietako Plan Bereziak berak egingo ditu koordinazio-lanak eta esku hartzekoak, eta bertan integratuko dira udalen, foru-aldundien edo eraginpeko urtegien gainerako planak

Eusko Jaurlaritzak, ibai-arroen egoera eta iragarpen meteorologikoa kontuan hartuta, Uholde Arriskuari Aurre Egiteko Plan Bereziaren Larrialdi Fasearen “1” egoera jakinarazi du eta, aldi berean, Aholku Batzordea, Krisi Mahaia izenez ere ezagutzen dena, deitu du 19:00etan. “1” egoerak inplikatzen du une horretatik aurrera aipatutako Plana arduratuko dela koordinazio-lanez eta esku hartzekoez, eta Planaren mende geratuko direla udalen, foru-aldundien edo eraginpeko urtegien gainerako planak.

Horrek esan nahi du uholdeak hasi direla zenbait lekutan eta arreta ziurtatuta dagoela eta larrialdietako baliabideak eta bitartekoak mobilizatu direla.

Aholku Batzordearen buruan Josu Erkoreka lehenengo lehendakariorde eta Segurtasuneko sailburua egongo da, eta bertan parte hartuko dute, beste erakunde batzuekin batera, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundiek, Gobernuaren Ordezkariordetzak, Kantauriko Konfederazio Hidrografikoak, Eusko Jaurlaritzako Trafikoko zuzendaritzak, Ertzaintzak, Bilboko eta Donostiako udalek, Gurutze Gorriak eta DYAk. Batzordean Euskadiko ibai-arroetan gertatzen ari diren egoerak aztertuko dituzte, beharrezko diren neurriak hartu ahal izateko.

2 iruzkin
  • 2021-11-29

    Arrisku-eremuak gehiago mugatzea, ez bakarrik fenomenologia kaltegarriagatik, batez ere, baizik eta gerora gerta daitezkeen istripuengatik, pertsona bat behar diren neurriak hartu gabe sartzen bada, edo debeku-seinaleak ez errespetatzea, kontuan eta arriskuan jardutea interpretatzen dakienean, eta, gero, konpentsazio eratorririk ez eskatzea.

  • 2021-11-29

    Delimitar más sobre todo zonas de riesgo no ya sólo por la fenomenología adversa sobre todo sino por los posibles accidentes posteriores escenario dejado haya quien acceda sin tomar las precauciones necesarias siquiera o no respetar señales de prohibición cuando sepa interpretarlas actuar por cuenta y riesgo y luego, no pedir compensaciones derivadas.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak