Berriak Lana eta Enplegua
qrcode

Euskadi, pandemiaren ondorioz kaleratutako langileak birkokatzeko laguntzak EBtik jasotzen dituen lehen eskualdea

2021-11-25
  • Krisian dauden sektoreetako langileak birziklatzeko Lanbideren AukerabeRRi programa 1,2 milioi eurorekin babestea onartu du gaur goizean Europako Parlamentuak

Euskadi EBko lehen eskualdea izango da kaleratutako langileak pandemiak kaltetutako sektoreetan birkokatzeko laguntzak jasotzen. Europako Parlamentuak argi berdea eman dio gaur Lanbidek langile horiek birziklatzeko jasoko duen 1,2 milioi euroko laguntzari, AukerabeRRI programaren bidez.

Euskal Enplegu Zerbitzu Publikoak pertsonengan inbertitzeko proiektu gisa diseinatutako programa Gizarte Elkarrizketarako Mahaiari helarazi zitzaion, eta hark berretsi egin zuen aurtengo urtarrilaren 27ko osoko bilkuran. Eider Gardeazabal europarlamentariak defendatu du gaur osoko bilkuran.

Hitzarmen-foro horretako lehendakari Idoia Mendia lehendakariorde eta Lan eta Enplegu sailburuak azaldu zuen bezala, pandemiak areagotu egin du sektore batzuek, bereziki industrian, bizi zuten egoera zaila, batez ere energia- eta teknologia-trantsizioetara egokitzeko. Horren ondorioz, askotan esperientzia eta prestakuntza handia duten pertsonek lana galtzen dute. Giza kapital eta kapital profesional hori ezin dugu alferrik galdu, eta, horregatik, programa hau ahalik eta lasterren egokitzeko sortzen ari diren sektore eta enpresa berrietara, profil oso definituak eskatzen dituztenetara.

Europako Parlamentuak filosofia eta beharrezko proiektu hori babesten du orain, Nicolas Schmit Enplegu eta Gizarte Eskubideen komisarioak duela hilabete eskas aitortu zuen bezala, “COVID-19aren pandemiak eragindako krisi ekonomikoak gogor eragin dielako pertsona eta industria askori”.

AukerabeRRi programak 1,4 milioi euroko aurrekontua du, eta horietatik 1,2 milioi Europar Batasunetik etorriko dira, GEEF Globalizaziora Egokitzeko Europako Funtsaren kargura. Horren bidez, Euskadiko metalurgia-sektoreko 300 langile ohi inguru birziklatzeko eta birkokatzeko planak finantzatuko dira.

Europako Parlamentuak onartu izanak bultzada ematen die Lanbide garatzen ari den politika eraldatzaileei, bai langileentzako eta enpresentzako programa berritzaileen proposamenetan, bai haien barne-egituran eta funtzionamendu-egituran.

Gainera, metalaren sektorearekin lortutako emaitza onak ikusita, Lanbidek AukerabeRRI programa krisiak eragindako beste sektore batzuetara zabaltzea erabaki du, hala nola manufaktura-industriara, handizkako eta txikizkako merkataritzara, ostalaritzara, finantza- eta aseguru-jardueretara eta bidaia-agentzietara.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(XII legealdia 2020 - 2024)