Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariaren Urte Amaierako mezua

2009.eko abenduak 31


Gabon guztioi:

Poz handia da niretzat euskaldun guztiei hitz egitea. Eskerrak eman nahi ditut lehenik: pertsona, elkarte eta erakunde orori. Baita alderdi politikoei, Euskadi osoak normaltasunez hartu bait du aldaketa.

Gobernu honek berrikuntza eskaini zuen. Eta bi arlotan garatu nahi dugu batez ere.

Euskal hiritar guztientzat askatasun osoa lortu nahi dugu. Asko aurreratu dugu hemen. ETAren aurkako borroka irabazten ari gara euskaldunok. Terroristek ez dute inoiz, Euskadiren etorkizuna baldintzatuko. Gaurtik hasi behar dugu ETAren mehatxu gabeko gizartea eraikitzen.

Elkartasuna sendotu nahi dugu. Euskadi indartsu bat lortzeko. Guk landu nahi dugun elkartasuna, tolerantzian eta akordioan oinarritzen da. Identitate bakarraren inguruan eraikitzen den batasuna, ez da demokratikoa.

Ez dugu nahi inoren kontrako politikarik. Askatasuna zabaldu nahi dugu bakoitzak bere izaera garatu eta defenditu ahal izateko. Desberdinen arteko akordioa lortzeko, tolerantzia beharrezkoa da. Ez diogu norbere iritzi eta nortasunari uko egin behar, baina ezin diogu inori eskatu berea uzteko.

Euskal gizartearen batasuna indartuko dugu, Euskadi indartsuago bat eraikitzeko. Egunero gure artean akordioetara heldu behar dugu, aurrera egin ahal izateko.

Eta gobernu honek ahalegin handia egin du zentsu honetan.

Euskal Alderdi Popularrarekin lortutako akordioari esker, Gobernu egonkor bat daukagu, eta Eusko Alderdi Jeltzalearekin, Euskadiko erakunde guztien aurrekontuak onartzeko akordioa egin dugu. Elkarrizketa Mahaia martxan jarri dugu; sindikatuekin lan hitzarmen berria arlo publikoan egin dugu eta EUDELekin ere akordioa izenpetu dugu, leku publikoetan askatasuna bermatzeko.

Amaitu den urte hau, gogorra izan da euskaldun askorentzat. Krisia larria izan da eta, datorren urtean ere, arazoak izango ditugu. Euskal ekonomiaren indarrean konfiantza daukat. Eusko Jaurlaritza autogobernuaz baliatuko da krisiari erantzun egokiak emateko.

Orain arte, neurriak martxan jarri ditugu, eta horrela jarraituko dugu datorren urtean.

Egun hauetan, bakarrik edo gaixorik dauden pertsona guztiak gogoratu nahi ditut.

Baita, euren familiekin ezin direnak egon. Batez ere, kontinente desberdinetatik etorri zaizkigun euskaldun langile berriak.

Herria eraikitzea elkarrekin arazoak gainditzea da.

Aipamen berezia egin nahi diet, euren bikoteen beldur diren, emakumeei: Gizonezko eta emakumezkoen arteko ituna egin nahi dut, etxe barruan estaltzen den bortxakeria desagertu dadin.

Eta azkenik, aurten, euren lanpostua galdu duten pertsona guztiei itxaropena eman nahi diet. Badakit zein egoera latza duten. Baina erakunde eta enpresariengan konfiantza izan dezatela eskatzen diet. Guztion artean, indarturik irtengo gara.

Euskal gizartea solidarioa da. Ez ditugu bazterrean utziko.

Eta urruti dauden guztiei; agur handi bat.

Urte Berri On guztioi.

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Lehendakaria