Berriak Segurtasuna

Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako Batzordeak bere jarduera arautuko duen lege-aurreproiektua lantzen jarraitzen du

2021-11-24
  • Lege-aurreproiektuak suhiltzaile-zerbitzuak arautuko ditu, eta helburua da jarduera arautzea eta Euskadin zerbitzua koordinatuta emango dela bermatzea
  • Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuak Arautzeko Legea XII. Legegintzaldiko konpromisoetako bat da

Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuetarako (SPEIS) Batzordeak bilera egin du gaur Fernando Izaguirre Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako zuzendaria buru dela, batzordea osatzen duten erakunde eta organismoei gauzatzen ari diren ekintzak eta aurreikusitako lan-egutegia azaltzeko, Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko Zerbitzuak arautzeko lege-proiektua Eusko Legebiltzarrera eraman aurretik, XII. Legegintzaldiko konpromisoetako bat izanik.

Horrez gainera, Batzordeak Suteen Prebentzio eta Itzalketako eta Salbamenduko zerbitzuan sartzeko deialdi bateratuak egiteko aukerari buruzko informazioa ere eman du.

Batzordean parte hartzen dute hiru foru-aldundiek, Euskadiko hiru hiriburuetako udalek, Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiak, Eudel – Euskadiko Udalen Elkarteak eta Euskadiko Suhiltzaileen Zerbitzuak Bultzatzeko – AES elkarteak.

Gaur egun hiru hiriburuek eta hiru foru-aldundiek dituzte suteen prebentzio eta itzalketako eta salbamenduko zerbitzuak, eta Euskal Autonomia Erkidego osoari ematen diote zerbitzua 25 parkek osatzen duten sarearen bidez.

2 iruzkin
  • 2021-11-25

    Ziurtatuta ez balego, larrialdi-zerbitzuak edozein egoeratan edozein lekutara irits daitezkeela ziurtatzea, horrek bizia arriskuan jartzen ez badu.

  • 2021-11-25

    Asegurar si no estuviera asegurado, que los servicios de emergencia pueden llegar a cualquier lugar bajo cualquier circunstancia no suponga un peligro para la vida.

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak