Berriak Osasuna

Haur eta gazteen osasun mentalerako arreta indartu egin da EAE-n, eta, horretarako, nerabeentzako eguneko bi ospitale psikiatriko berri ireki dira, Bilbon eta Galdakaon

2021-11-24

Zabalburun eta Galdakao-Usansoloko ospitalean daude; horiez gainera, urrian beste bat ireki zen Saralegin, eta Vitoria-Gasteizekoa eta Donostiakoa ere badaude

EAEn haur eta gazteen osasun mentalerako arretak nerabeentzako eguneko bi ospitale berri ditu; dagoeneko martxan daude, bat Zabalburu plazan (30 plaza) eta bestea, Galdakao-Usansoloko ospitalean (16 plaza).

Baliabide berri horien bidez, indartu egiten da EAEn ematen den haur eta gazteentzako arreta psikiatrikoa; Bizkaiak oraintsu inauguratu den baliabidea du, Saralegikoa (15 plaza), Arabak Vitoria-Gasteizko haur eta gazteen osasun mentalerako zentroa (10 plaza) eta Gipuzkoak Gipuzkoako arreta goiztiarreko unitatea, Donostian (14 plaza).

Nerabeentzako Eguneko Ospitalea tratamendu intentsiboko eta denbora mugatuko asistentzia-gailua da nahasmendu psikiatriko larrietarako, eta funtsezko baliabidea da osasun mentaleko arreta komunitarioan. Helburu bikoitza du: batetik, osasuna sustatzea, eta, bestetik, terapeutikoa eta buruko patologiak bigarren mailako kronikotasunera bilakatzeko prebentziozkoa.

 

Tratamendu anbulatorio intentsiboak ospitaleratzeak saihesten ditu, egonaldi laburragoak egiteko aukera ematen du hala behar dutenetan eta aukera ematen du ohiko ingurunean geratzeko eta, hala, bizitza normalera egokitzea bide emateko.

 

Garapenaren nahasmendu orokortua, nerabezaroko nahasmendu psikotikoak, nortasunaren nahasmenduak,   afektibitate-nahasmendu larriak eta beste nahasmendu eta jokabidearen nahasmendu konplexu batzuk dituzten nerabeen kasuan jotzen da egokitzat gailu mota horretan arreta ematea.

 

Zabalburuko zentroa Nicolas Alcorta kalean dago, Ume eta Nerabeen Osasun Mentaleko zentrotik 30 metrora; 245 metro koadro ditu, eta Psikiatriako (1), Psikologia Klinikoko (1), Erizaintzako (1) eta Gizarte Hezkuntzako (3) profesionalek eratzen duten taldea du.

 

Galdakao-Usansoloko ospitalekoak 83 metro koadro ditu, eta 5 profesional ditu (Psikiatriako bat, Psikologia Klinikoko 1, Erizaintzako 1, Psikiatriako laguntzaile 1 eta administrari 1).

 

Osasun mentalerako arreta EAEn duela urte batzuk hasi zen ematen, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak ezarritako zerbitzu-sare zabal baten bidez, ikuspegi komunitariotik. Batetik, Osakidetzak osasun mentaleko sare berezi bat du, eta hura lurraldeetako osasun mentaleko sareek eta aipatutako ospitaleetan dauden erakunde sanitario integratuetako psikiatria-zerbitzuek eratzen dute; Lehen Mailako Arretarekin batera, asistentzia ematen diete nahasmendu mentalei eta, azken horren kasuan, baita, nahasmendu psikiatrikoak ez badira ere, ondoez emozionala duten koadroei ere.

 

Sare horrek garatzen dituen programa nagusien artean, honako hauek nabarmentzen dira, besteak beste: aipatu dugun Haur eta Nerabeentzako Psikiatria, Nortasunaren Nahasmenduak, Nahasmendu mental larria eta koordinazio soziosanitarioa, Nahasmendu mental arrunta eta lehen mailako arreta, Patologia duala, Elikadura-portaeraren nahasmenduak, Suizidio-jokabidearen prebentzioa edo Estigma eta osasun mentala.

2 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2021-11-24

    Garrantzitsua da patologia mental bat garatzeko probabilitate handiena dutenen detekzio goiztiarra, prebentzioaren ikuspegitik abiarazle izan daitezkeenei aurrea hartzeko eta garaiz tratatzeko, baita haur batek ulertzeko gaitasunetik arriskua baloratuta ere, laguntza-teknologia dagoela erakuts baitezakete.

  • 2021-11-24

    Es importante la detección precoz de quiénes tienen más probabilidad de desarrollar una patología mental para anticiparse y tratar a tiempo posibles desencadenantes desde la óptica preventiva valoración incluso por un niño o niña del riesgo desde la capacidad de comprensión puedan mostrar además hay tecnología de apoyo.