Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Basurtuko Ospitaleak "Etika, Humanismo eta Zientzia Elkarrizketak" zikloa antolatzen du

2011.eko irailak 19

Zikloak Pentsamendu eta eztabaidarako foro bat gaurkotasuneko eta gizarte intereseko gaiak jorratzeko helburua du, beti ere publikoaren eta hizlariaren artean elkarrizketa aberatsa suspertzeko asmoarekin

Basurtuko Ospitaleak eta Caja Laboral-Euskadiko Kutxak sustatua da, bertan jorratuko diren gaietan adituak diren profesionalak eta esperientzi pertsonalak bizi izan dituzten protagonistak parte-hartuko dute. Datozen hilabeteetan topaketa desberdinak izango dira non egoera zailei aurre egiteko ikasteko ahalmena eta heriotz duin baten aldeko eztabaida jorratuko diren gaien artean aurkitzen direlarik.

Manuel Elkin Patarroyo, malariaren prebentziorako lehen txerto sintetikoa asmatu zuen zientzilariak, Javier Arístegui pediatra eta infektologoarekin batera lehen Elkarrizketari hasiera emango diote, ziklo honen lehen elkarrizketak “Zientziaren gizarte konpromisoa: malariaren txertoa adibide gisa” izenburua izango du. Elkarrizketa hauek lehen topaketa asteazken honetan, irailak 21, burutuko da, arratsaldeko 19:30etan Bilboko Alhóndigan.

Elkarrizketa hauek publiko orori zuzenduak daude, sarrera doakoa da bainan aurrez izena-ematea eskatzen da

Informazio gehiago: www.ciclodialogos.com eta dokumentu itsatsian

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Julen Ballestero, director gerente del Hospital de Basurto, Pedro Mª Ugalde, director territorial de Caja Laboral, Rafael Herrero, subdirector de Organización del Hospital de Basurto