Eusko Jaurlaritzak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du ERRIN- Europako Eskualdeen Ikerketa eta Berrikuntza Sarearekin (Gobernu Bilera 2021-11-23)

2021-11-23

Gobernu Kontseiluak argi berdea eman dio ERRIN Europako eskualdeetako ikerketa- eta berrikuntza-sarearekin hitzarmen bat sinatzeari, CHARTER (Cultural Heritage Actions to Refine Training, Education and Roles) proiektua burutzeko. Ekimenak  Europako 22 herrialdetako 125 erakunde baino gehiago biltzen ditu, besteak beste, eskualde-agintariak, unibertsitateak, ikerketa-erakundeak, merkataritza-ganberak eta klusterrak.

CHARTER (Cultural Heritage Actions to Refine Training, Education and Roles-Kultura Ondarearen ekintzak, prestakuntza, hezkuntza eta rolak hobetzeko) izeneko ekimena 2021eko urtarrilean hasi zen, eta 4 urte iraungo du. Bartzelonako Unibertsitateak gidatzen du, eta eskubide osoko 21 kidek osatzen dute, eta beste 7 kide afiliatu ditu, Europar Batasuneko 14 estatu ordezkatuz, sektore akademikoa/prestakuntza barne, agintari publikoak, Europako ondarearen sektoreko ordezkariak, Europako kultura-ondarearen sare eta sektore publikoarekin batera. Hain zuzen ere, ERRIN sarea da horietako erakundeetako bat.

Gainera, arreta berezia jartzen da eskualde-ekosisteman, eta Europako 6 eskualdek parte hartuko dute egitasmoan: Euskadi, Alentejo (Portugal), Free Hanseatic City of Bremen (Alemania), Tuscany Region (Italia), Sibiu (Rumania) eta Vastra Gotaland (Suedia). ERRIN sareak koordinatuko ditu eskualdeetako bazkideen zereginak, eta horien artean dago Euskadi, kide afiliatu gisa.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko