Elkarlan Sariak
Berriak Kultura eta Hizkuntza Politika
qrcode

Kultura eta Hizkuntza Politika sailak 150.000 euroko ezohiko dirulaguntza zuzena emango dio Artium Museoari bizirik dauden euskal artisten arte garaikidea erosteko (Gobernu Bilera 2021-11-23)

2021-11-23

Gobernu Kontseiluak gaur onartu duen 150.000 euroko ezohiko dirulaguntzak helburu hirukoitza du. Batetik Covid-19ak gogor jotako sektore ezegonkorrean ekonomia arintzea, bestetik ondare historiko artistiko publikoa aberastea eta eguneratzea, eta azkenik museoen eta euskal arte garaikidean espezializatutako zentroen arteko ekintza bateratua eta koordinatua indartzea. Izan ere, dirulaguntza zuzen honen bidez Artium Museoak, Bilboko Arte Eder Museoak eta Tabakalerak elkarrekin erabakiko dute bizirik dauden euskal artisten zein artelan erosi. Horrela Euskadiko gainerako museoekin partekatu daitekeen bilduma bat osatzen jarraituko du Artium Museoak.

Bigarren aldia da Kultura eta Hizkuntza Politika sailak ezohiko dirulaguntza hau ematen diona Artium Museoari. 2020an eman zion lehenengoa eta guztira 24 artistaren (14 emakume, 9 gizon eta kolektibo bat) 34 lan eta edizio grafikoko 8 ale erosi ziren. Osatutako funts horretan  margolanak, eskulturak, bideoak, instalazioak, marrazkiak eta lan grafikoak daude, besteak beste. 

Oraingoan ere eskuratuko diren artelanen titulartasun publikoa Artium Museoarena izango da, bere bilduman sartuko dira, haren ondare-funts publikoaren zati gisa, eta proiektuan parte hartu duten gainontzeko museoekin partekatu ahal izango da.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko