
Gobernu Kontseiluak 5 milioi euroko dirulaguntza zuzena onartu du Euskadiko prentsa idatziari eta irrati sektoreari laguntzeko Covid19 pandemiaren eragin ekonomikoa dela eta (Gobernu Bilera 2021-11-23)
Eusko Jaurlaritzaren Gobernu Kontseiluak, gaurko bilkuran 5 milioi euroz hornitutako diru-laguntza programa bat onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko prentsa idatziari eta irratiei zuzendutakoa.
Diru-laguntza zuzen hauek, Covid-19ak eragindako lurrikarra ekonomikoan kokatzen dira, zeinetan, hedabideen sektorea ere kaltetua irten den: egunkarien salmenten beherakada batetik, eta irratietan publizitatearen jaitsiera bestetik.
Aldiz, Covid-19aren pandemiak are nabarmenagoa egin du, Europar Batasuneko erakundeek adierazi izan duten bezala, gizarte batean kalitatezko informazioa eta hedabide profesional eta sendoak izateak duen garrantzia, desinformazioaren kontrako eta balio demokratikoen aldeko ezinbesteko tresna bezala.
Halaber, Covid-19aren garaian, pandemiari berari aurre egiteko helburuan, agerikoa izan da hedabide profesional eta gertukoek duten funtzio garrantzitsua eta eraginkortasuna, interes orokorreko eguneroko informazioa gizarteari helarazteko bitarteko diren heinean.
Informaziorako eskubide hori bermatzen dute komunikabideek gurea bezalako gizarte demokratiko batean.
Horregatik guztiagatik, Gobernu Kontseiluak 5 milioi euroko diru-laguntza zuzenen programa bat onartu du gaurko bilkuran. Batetik, Euskadin egoitza duten eguneroko prentsa idatziko komunikabide pribatuak, eta bestetik, hemen egoitza duten edo ordezkaritza duten orotariko programazio irratiak, gutxienez %15eko bertako programazioa eskaintzen dutenak eta gutxienez hiru Lurralde Historietako baten eremua hartzen dutenak.
5 milioi euroko laguntza-programaren banaketa egiteko hartutako irizpideak aipatutako hedabide horien audientziak izan dira (gutxieneko audientzia 7.000 pertsona gaztelerazkoan, eta 5.000 pertsona euskarazko irratien kasuan).
Azkenik, diru-laguntza hauen hartzaileak datozen bi urteetan euren jarduera mantentzera eta gertuko eta bertako informazioa eskaintzen jarraitzera behartuta egongo dira.
|
IRRATI EMISORAK EMISORAS DE RADIO |
AUDIENTZIA (milakotan) AUDIENCIA (miles) |
% |
DIRU-LAGUNTZA SUBVENCIÓN |
|
SER |
206 |
10,45154744 |
520.244,41 € |
|
NERVION |
89 |
4,515474378 |
224.765,78 € |
|
COPE |
69 |
3,500761035 |
174.256,62 € |
|
ONDA CERO |
49 |
2,486047692 |
123.747,45 € |
|
ONDA VASCA |
29 |
1,471334348 |
73.238,29 € |
|
HERRI IRRATIA – RADIO POPULAR |
10 |
0,507356672 |
25.254,58 € |
|
RADIO 7 |
9 |
0,456621005 |
22.729,12 € |
|
BIZKAIA IRRATIA* |
7 |
0,35514967 |
40,000.00 € |
|
GUZTIRA/TOTAL |
468 |
24 |
1.204.236,25 € |
*Bizkaia Irratia: Audientzien arabera 17.678,21 €ko laguntza legokioke, baina euskara hutsean emitzen duen irratia izanik, programa honen irizpideen arabera, 40.000,00€ko laguntza esleitzen zaio
|
EGUNKARIAK PERIÓDICOS |
AUDIENTZIA (milakotan) AUDIENCIA (miles) |
%
|
DIRU-LAGUNTZA SUBVENCIÓN |
||
|
PAPERA PAPEL |
DIGITALA DIGITAL |
GUZTIRA TOTAL |
|||
|
EL CORREO |
243 |
394 |
637 |
32,31861999 |
1.608.716,91 € |
|
DIARIO VASCO |
141 |
155 |
296 |
15,01775748 |
747.535,64 € |
|
DEIA |
65 |
156 |
221 |
11,21258245 |
558.126,27 € |
|
GARA |
48 |
73 |
121 |
6,139015728 |
305.580,45 € |
|
NOTICIAS DE GIPUZKOA |
19 |
49 |
68 |
3,450025368 |
171.731,16 € |
|
DIARIO NOTICIAS DE ÁLAVA |
13 |
32 |
45 |
2,283105023 |
113.645,62 € |
|
BERRIA |
58 |
57 |
115 |
5,834601725 |
290.427,70 € |
|
GUZTIRA TOTAL |
587 |
916 |
1.503 |
76 |
3.795.763,75 € |
|
GUZTIRA / TOTAL |
1.971 |
100 |
5.000.000 € |
|



