Berriak Lehendakaritza

Europak bere etorkizunari begira: Dozena erdi bat analista bildu dira Donostiako Kursaal Jauregian EBk segurtasunean eta hornidura-menpekotasunean dituen erronkei buruz hausnartzeko

2021-11-22
  • Topaketa EuroBasque-ren Bost Erronka, Europa Bat hitzaldi zikloaren barnean antolatua dago Eusko Jaurlaritzarekin lankidetzan, eta Europaren Etorkizunariburuzko Konferentziaren zeregina aldarrikatu du

 

Europa geopolitikoa: mendekotasunetik autonomia estrategikora jardunaldia ospatuda gaur goizean Donostiako Kursaal Jauregian, Europar Batasunak egoera pandemikohonetan aurre egin behar dien segurtasunari eta hornidura eta energia mendekotasunariburuzko erronkei buruz hausnartzeko. EuroBasqueko Zuzendaria den Irune Zuluagakhasiera eman dio topaketari Europak duen erronka deskribatuz: “Gure tresnen erabileran sendoagoak izan behar gara, eta tresna horiek hobeto erabili behar ditugu. Mendekotasun gutxiago izan behar dugu, eta eragin handiago lortu behar dugu”.

 

Publiko gazte baten aurrean, Eusko Jaurlaritzako Kanpo HarremanetarakoIdazkaritza Nagusia den Marian Elorzak jardunaldia Europaren Etorkizunariburuzko Konferentziaren barnean ulertu behar dela esan du: “Gure asmoa maiatzeanabiarazitako eztabaida-ariketa honetan gizarteak parte hartzea da, EB funtzionamenduabirkonfiguratzeko eztabaidak, ideiak eta proposamenak piztea, Eusko Jaurlaritzakegingo duen dokumentuan jasotzeko. Eta zuzeneko demokraziaren ariketa zabalhonetan gazteriak badu zer esateko”.

 

 

Europaren Etorkizunari buruzko Konferentzia: beharrezko tresna

 

Francisco Aldecoa, Europaren Mugimenduaren Presidentea Espainian eta Europaren Etorkizunari buruzko Konferentziaren Ordezkaritza Zibileko zuzendaria, ekimen honetan parte-hartzea funtsezkoa dela esan du, herritarren aldetik, bai eta estatuen aldetik ere bai. EuroBasqueko Idazkari Nagusia, Igor Filibiren hitzetan, badaude arazo batzuk pandemiarekin eztanda egin dutenak, baina Maastricht garaitik arrastaka zetozenak. Inoiz ez zen ongi etortzen zenbait erreforma egitea, baina aldaketarenprozesua jadanik martxan dago erakunde mailan, Europaren Etorkizunari buruzkoKonferentziaren bitartez, hain zuzen ere”. Erabakiak hartzeko garaia da”, azpimarratudu Filibik, munduko gainerako aktoreak euren etxeko lanak egiten ari baitira. Agianbizkorragoak izan behar dugu, baina jarduteko gaitasuna berreskuratu behar dugu.”

 

 

EBren mendekotasunen diagnostikoa

 

La Vanguardia egunkariaren zuzendari atxikia den Enric Julianak, Europar auzietan aditua delarik, EBrenzailtasunen mapa irudikatu du: Mendebaldean, Brexita eta Erresuma Batuak Estatu Batuekin duen harremanabiziberritzeko ahaleginak; Ekialdean, bloke sobietarrenkideak izan ziren herrialdeak; eta Hegoaldean, Marocomotako herrialdeekin harremana, kontinentea energia eta erregaiez hornitzen dutenak, mendekotasun-egoera jartzendutenak. Julianak ere aipatu du beste auzi bat, “izpiritualagoa”: Europan, nahiz eta Gizateriaren historian inoiz izan den gizarterik oparoena izanik, mehatxatutasentitzen gara, berriro zaurgarri  sentitzen garelako.

Bestalde, Alicia García Herrero, Buegel think tankekokide seniorra, Europarren zatiketak EBren aurka jokatzenduela esan du, eta nazioartean Europa ahultzat hartzendutela uste du. “Kanpo-politika komuna eta ideiak beharditugu, oso azkar aldatzen den mundo batera egokitzeko, eta hor gazteak oso garrantzitsuak dira. Gutxi barrumundua ez da demokratikoa izango, leku askotan ikustenari garen bezala, eta zentzu horretan Europa gureitxaropena da”.

EuroBasque, Europako Mugimenduaren EuskalKontseiluari buruz

EuroBasque gizarte zibilaren 40ko hamarkadan sortutakoelkarte bat da, Europar Batasunean Euskadiren etorkizunari buruzko eztabaida bultzatzea helburu duelarik. Bere Zuzendaritza batzordean EAJ-PNV, EH Bildu, PSE-PSOE, PP+Cs eta Elkarrekin-Podemosalderdietako ordezkariak daude. Eusko Jaurlaritza eta hainbat erakunderekin lankidetzan “Bost erronka, Europa Bat” jardunaldien zikloa antolatzen du. Honen bitartez  Europar Batasunak ekainean jaio zen Europaren Etorkizunerako Konferentzian eusko gizartearen parte-hartzea bideratu eta hausnarketa bultzatu nahi du EuroBasquek.

Zikloa itxi egingo da otsailean, Vitoria-Gasteizen antolatuko den beste jardunaldi batekin, Europako gobernantza eta Euskadiren zeregina EBan, eta azkeneko jardunaldian Bilbon izango da apirilean, “Europa anitza eta solidarioa” izenburuarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak