Berriak Osasun eta Kontsumoa
Eu

Gripearen aurkako txertoa jarri

2011.eko irailak 19

2011ko gripearen aurkako txertaketa-kanpaina gaur hasi da eta irailaren 31an amaituko da

Gripearen aurkako txertoak gaixotasunaren intentsitatea berari lotutako zailtasunak gutxitzen ditu. Txertoaren helburu nagusia aukeratutako arrisku-taldeak gaixotasunaren zailtasunen aurrean babestea da. Txertatzearen kontraindikazio bakarra oiloen arrautzei hipersentsibilizazioa da. Gripearen aurkako txertoa haurdunaldiaren edozein unetan ziurra jotzen den arren, txertaketa bigarren hiruhilabetea baino lehen ez egitea gomendatzen da.

Sintomarik ohikoenak sukarra handia, egonezin orokorra, buruko eta eztarriko mina eta eztula izaten dira. Era kliniko batzuk hesteetako sintomekin has daitezke, esaterako, sabelaldeko mina, goragalea, oka eta beherakoa. Inkubazio- aldia egun 1etik 5era bitartekoa eta transmisio-aldia 3tik 5-7 egunetara, hasiera klinikotik.

2010-11 denboraldi epidemikoan gripe-kasuak gehitu egin ziren 2010. urtearen bukaeran. 2011ko bigarren astean goia jo zuen, 100.000 biztanleko 349 kasu erregistratu zirenean. Euskadin eta kanpoan, iazko denboraldi epidemiko hau intentsitate baxu/moderatutzat jo daiteke, beste denboraldi batzuekin alderatuta. Gehien gaixotu zirenak ume-gaztetxoak (0-14 urte artean) izen ziren, bereziki 0 eta 4 urte arteko haurrak.

2010ean 356.922 txerto jarri ziren, 2009an ordea, 405.062 (-%11’9 gutxiago), eta hauetako gehienak arrisku-kolektiboen pertsonei jarri zitzaien.

 

 

 

Iruzkin bat
  • @manycomics
    2011.eko irailak 19

    Comentario de Twitter:
    Vacunate contra la gripe http://t.co/fpTjdfd3 (campaña 2011, hasta 31/Oct)

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Rafael Bengoa