Eusko Jaurlaritzak areagotu egin ditu, 47.875.000 eurorekin, Bilakatu, Emaitek, Azpitek eta Hazitek laguntza-programak (Gobernu Bilera 2021-11-23)
- Bilakatu Covid-19-ren partida 33 milioi euroan handitu da; hasieran 11 milioi esleitu zitzaizkion eta, orain, 44 milioi ditu
- Emaitek Plus programak 71 milioiko aurrekontua izango du, hasierako 68 milioi euroko kopuruari beste 3 gehitu baitzaizkio
- Azpitek Plus programa berriak 5.313.631 euro zituen esleituta, eta, orain, beste 6 bideratuko dira; guztira, 12.188.631 euro
- Hazitek Plus programari 91.300.000 euroko aurrekontua esleitu zitzaion eta, orain, beste 5 milioi esleitu zaizkio; guztira, 96.300.000 euro
Gobernu Kontseiluak onartu du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza-programa batzuetara bideratutako partidak areagotzea eta, horretarako, Sailaren beste aurrekontu-programa batzuetan izan diren soberakinen zati bat erabiltzea, erabiliko ez diren kopuruak. Guztira, ia 48 milioi euroan areagotuko dira (47.875.000 euro); beraz, Eusko Jaurlaritzak enpresetara bideratuko dituen laguntzen zenbatekoa –hainbat kontzeptugatik– 223.488.631 eurokoa izango da, guztira.
Bilakatu covid-19 programarako 11 milioi euro bideratu ziren; COVID-19aren eraginpean dauden eta dibertsifikazioko eta/edo birkokatzeko jarduketak egin eta, horretarako, negozio-lerroetan, produktuetan, zerbitzuetan eta merkatuetan gaitasun berriak garatzen dituzten enpresentzako dirulaguntzen programa da. 107 eskaera jaso dira, eta 412 milioi euroko inbertsioa aurkeztu da; haren estimazioak 43 milioi euro inguruko laguntza eragingo luke. Hori dela eta, Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak programa horretako partidara hasieran aurreikusitako kopurua baino 33 milioi gehiago bideratuko ditu (1.650.000 euro 2021ean; 14.850.000 euro 2020an, eta 16.500.000 euro 2023an). Guztira, 44 milioi euro izango dira.
Emaitek Plus programak teknologia-gune multifokalizatuen eta ikerkuntza kooperatiborako guneen jarduera ez-ekonomikoa finantzatzen du, teknologia-guneen I+Gko ustiapeneko diru-sarreren % 27,5eko eta ikerkuntza kooperatiborako guneen I+Gko ustiapeneko diru-sarreren % 55eko mugarekin. Teknologia-gune multifokalizatuen 2021eko I+Gko ustiapeneko diru-sarrerek gora egin dute % 4,6, 2020arekin alderatuta, eta ikerkuntza kooperatiborako guneenek, % 7,5, aurreko urtearekin alderatuta. 2021eko deialdirako, 68 milioi euroko aurrekontua aurreikusten zen, 2020ko Emaitek Plusen aurrekontua baino % 0,9 handiagoa baino ez. Teknologia-gune multifokalizatuen eta ikerkuntza kooperatiborako guneen 2021eko I+Gko ustiapeneko diru-sarreren bolumenaren arabera, dirulaguntza 71.000.000 eurokoa izatea estimatzen da. Hori dela eta, erabaki da hasierako aurrekontua 3 milioi euroan handitzea, eta, guztira, 71 milioikoa izatea; kopuru hori honela banatuko da:
2021EKO DEIALDIAREN ZENBATEKOA HANDITUA |
|||
71.000.000,00 |
|||
TEK. GUN. MULTIFOKALIZATUAK |
CICak |
||
53.960.000 |
17.040.000 |
||
EGOKITZAPEN-MAILA |
JARDUKETAK |
EGOKITZAPEN-MAILA |
JARDUKETAK |
GUNE-EREDUA |
2020KO XEDEAK |
GUNE-EREDUA |
2020KO XEDEAK |
52.341.200 |
1.618.800 |
16.528.800 |
511.200 |
Azpitek Plusen 2021eko deialdia zientzia- eta teknologia-azpiegiturak erosten laguntzeko programa berri honen lehena da. 27 proiektu jaso dira, eta aurkeztu den aurrekontua 14 milioi euro baino gehiagokoa da; hasierako aurreikuspenak gainditu ditu. 5.313.631 euro bideratu ziren. Gaurko Gobernu Kontseiluak partida 6.875.000 euroan handitu du. Ondoriozko 12.188.631 euroen bidez dauden beharrei erantzungo zaiela kalkulatzen da.
Hazitek Plus laguntzak finantzatzeko –enpresako I+Gri laguntza emateko programa–, 91.300.000 euro bideratu ziren; kopuru horretatik, 43.300.000 lehiatzeko proiektuak finantzatzeko izango dira, eta 48.000.000, proiektu estrategikoak finantzatzeko. Hasierako partida beste 5 milioi eurorekin areagotzeko beharra ikusi da; izan ere, aurtengo deialdira proiektu estrategikoen lerroan aurkeztu diren proiektuen bolumena % 12 areagotu da, 2020ko deialdiaren aldean (55 proiektu, aurten, eta 49, 2020an), eta aurkeztutako inbertsio-aurrekontuak % 17 egin du gora (317 milioi euro aurten, eta 270, 2020an). Guztira, 2021eko Hazitek laguntza-programaren deialdia finantzatzeko baliabide ekonomikoak 96.300.000,00 eurokoak dira; haietatik, 43.300.000,00 euro lehiatzeko proiektuak finantzatzeko izango dira, eta 53.000.000, proiektu estrategikoak finantzatzeko.