Berriak Lehendakaritza

Euskal herritarrak sentsibilizatuago daude gaur egun emakumeen kontrako indarkeriaren aurka eta berdintasunaren alde, Jaurlaritzaren iritziz

2021-11-23

Bingen Zupiria Eusko Jaurlaritzako bozeramaile eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak agerraldia egin du Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan, Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuarekin batera.

Beatriz Artolazabal Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak gaur Gobernu Kontseiluak datorren azaroaren 25a, Emakumeen kontrako indarkeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna, dela-eta onartutako adierazpen instituzionala irakurri du.

Indarkeria sexistaren adierazpen guztiak gaitzesteaz gain, eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizarte baterantz aurrera egiteko konpromisoa berresteaz gain, Eusko Jaurlaritzak indarkeria matxistaren biktima izan direnak gogoratu ditu, biktima eta biziraun duten emakumeei babes eta elkartasun osoa adierazi die, eta Jaurlaritzak dituen baliabide eta zerbitzu guztiak eskura dituztela gogorarazi du. Gainerako erakundeekin biktima diren emakumeei arreta hobea emateko erakunde arteko Hitzarmenaren bidez lankidetzan jarraitzeko konpromisoa gogoratzeaz gain, Jaurlaritzak  aitorpen osoa helarazi nahi izan die egunero indarkeriaren biktima diren eta bizirik atera diren emakumeekin lan egiten duten profesionalei.

Adierazpen horretan, Eusko Jaurlaritzak nabarmendu du, halaber, euskal gizarteak argi eta garbi adierazi duela berdintasunarekin eta emakumeen aurkako indarkeriarik gabeko gizartea eraikitzearekin duen konpromisoa, eta gaur egun sentsibilizatuago dagoela berdintasunarekin, eta gero eta neurri gehiago eskatzen dituela. Hala jasotzen da, Prospekzio Soziologikoen Kabineteak egindako eta Berdintasuneko sailburuak aurkeztu duen «Emakumeen aurkako indarkeria Euskadin: pertzepzio soziala eta jarrerak» azterlanean; Euskadiko emakumeen aurkako indarkeriari buruzko gizarte-pertzepzioari eta jarrerei buruzko azterlan bat.

Adierazpenak Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legearen aldaketa onartzeari egiten dio erreferentzia. Aldaketa horrek “berdintasun-politikak eta indarkeria matxistaren aurkako politikak indartuko ditu, eta pizgarri izango da gobernu hau berdintasunaren arloan egiten ari den lanean; izan ere, Legearen aldaketak berresten duen bezala, ezinbestekoa da berdintasunean lan egiten jarraitzea emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko”. Azkenik, Gobernuak konpromisoa hartzen du belaunaldi berriei begira lan egiten jarraitzeko, indarkeriarik gabeko eta berdintasunean oinarritutako etorkizuna eraikitzen laguntzen jarraitzeko.

GOBERNU KONTSEILUAREN AKORDIOAK

Gainera, ohikoa den bezala, Bingen Zupiria sailburuak, jakitera eman ditu Gobernu Kontseiluak gaur onartutako hainbat akordio, besteak beste, honakoak aipatu ditu:

Gobernu Kontseiluak onartu du Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren laguntza-programa batzuetara bideratutako partidak areagotzea, hala nola, Bilakatu, Emaitek, Azpitek eta Hazitek laguntza-programetakoak; eta, horretarako, Sailaren beste aurrekontu-programa batzuetan izan diren soberakinen zati bat erabiltzea, erabiliko ez diren kopuruak. Guztira, ia 48 milioi euroan areagotuko dira; beraz, Eusko Jaurlaritzak enpresetara bideratuko dituen laguntzen zenbatekoa –hainbat kontzeptugatik– 223.488.631 eurokoa izango da, guztira.

Kultura eta hizkuntza politika arloan, Gobernu Kontseiluak, gaurko bilkuran 5 milioi euroz hornitutako diru-laguntza programa bat onartu du, Euskal Autonomia Erkidegoko prentsa idatziari eta irratiei zuzendutakoa. Sailburuak azaldu duenez, diru-laguntza zuzen hauek, Covid-19ak eragindako lurrikarra ekonomikoan kokatzen dira, zeinetan, hedabideen sektorea ere kaltetua irten den:  egunkarien salmenten beherakada batetik, eta irratietan publizitatearen jaitsiera bestetik.

Halaber, Gobernu Kontseiluak Errenteriako Udalari milioi bat euroko diru-laguntza zuzena ematea onartu du gaur, Errenteriako Agustinetako Eskola Zaharren eraikinean kultura- eta sormen-ekintzailetzako gune berri bat, artisten barruti bat, sortu ahal izateko. “Agustinak Sormen Enpresen Zentroa” proiektua Lehentasunezko Jarduteko Guneen (ZAP) barruan sartzen da, Berpiztu programaren barruan dagoen plan berezi bat, egoera ahulean dauden eskualdeak bultzatzeko.

OSASUNA

Bere aldetik, Osasun sailburu Gotzone Sagarduik koronabirusak Euskadin duen eraginari buruzko datu eguneratuen berri eman du, eta hartu litezkeen neurri posiblen inguruan mintzatu da. 

Gai-zerrenda

Prentsa-txostena

22 iruzkin
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @patxiaznarbe
    Orain dela 6 egun

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @Itaia_Goierri
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @Gorriargi
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • 2021-11-24

    no estaría ,yo tan segura ,las apariencias en gañan, la violencia sea normalizado en general ,

  • @Kristinafiur_
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @mikelkaltza
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @nuraab
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @flaviasolaguren
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @irncrps
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @_nahikari
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @Sotopaaa
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @Itaia_Irunerria
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @ElurBisutsa
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @ArranoBeltza7
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @NataliaNaiz
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @peurri
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @uxuee_arruti
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @LeireMak
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @itaia_donostia
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @ArgiaKS
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @Lertxuntxun
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    RT @nadia_ph_14: Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

  • @nadia_ph_14
    2021-11-24

    Comentario de Twitter:
    Nola da posible gero eta sentsibilizatuago dagoen gizartean indarkeria matxistak gora egitea?
    https://t.co/uRAEhbqDdc

Ekitaldiko kargudunak