Berriak Herrizaingoa
Eu

Aresek Herrizaingo sailak Ertzaintzako agenteen hurrengo promozioa aurreratuko duela adierazi du

2009.eko abenduak 30

Herrizaingo sailburuak neurri horren helburua Espainiako Gobernuarekin hitzartuta dituzten 8.000 plazak eta erretiro aurreratuaren hitzarmen berriarekin, eta beste kausa batzuengatik sor zitezkeen bajen aurreikuspena betetzea da


Rodolfo Aresek adierazpen horiek Sestaoko alkatearekin, Jose Luis Marcos Merinorekin, bildu ondoren egin ditu. Bertan hiritarren segurtasunaz hitz egin dute


Herrizaingo sailburuak, Rodolfo Aresek, bere departamenduak Ertzaintzaren hurrengo promozioak aurreratzeko mekanismo bat martxan jarri duela adierazi du. Aresek “operatiboak faltaz kontziente dela” eta Herrizaingo sailburua izatera heldu zenean Espainiako Gobernuarekin hitzartuta zituzten 8.000 plazetara heltzeko “260 plaza bete barik” zeudela ikusi zutela esan du. Horregatik, “berehala” lanpostu horiek betetzeko mekanismo batzuk aktibatu zituztela azaldu du.


Aresek martxoaren 1ean Ertzaintzaren 22.promozioa formazioko azken fasea akademian egingo dutela esan du. Data horretan, aurretik aipatutako 260 plaza horiek eta erretiro aurreratuaren hitzarmen berriarekin, eta beste kausa batzuengatik sor zitezkeen bajen aurreikuspena beteko direla uste du. “22. promozioak formazioa bukatzen duenean, 330 agente berri izatea espero dugu”, gehitu du sailburuak.


Aresek “kalera ahalik eta polizia gehien ateratzeko ahalegina” egin behar dutela adierazi du. Halaber, poliziak ez diren beste pertsona batzuk egin ahal dituzten administrazio lanei buruz ikerketa bat egingo duela berretsi du.
Sailburuaren ustez neurri horrek "bigarren mail

ako jarduerako lanpostuak beteko ditu bai herri segurtasuneko eskaera guztiak asetzeko bai Ertzaintza bestelako delituetan espezializatzeko, besteak beste, delitu informatikoak, genero indarkeria, diru delituak, ekologikoak, etab."

 


Sestaoko alkatearekin bilera


Jose Luis Marcos Merino Sestaoko alkatearekin bildu da sailburua Barne Sailaren eta Udalaren arteko koordinazioari buruz jarduteko. Udalerriaren eta inguruetako segurtasun egoera, euren baliabideen garapenaren azterketa eta Sestaoren beharrizanak izan dira batzar horretan jorratutako gaiak. Sailburuak eta alkateak honakoa ondorioztatu dute: Ertzaintzaren eta Udaltzaingoaren koordinazio iraunkorra sendotu, operatibo eta errefortzu zehatzen eraketa, eta kartelen eta pankarten kentzea.


Halaber, Aresek eta Marcos Merinok "segurtasun ezaren sentsazioaz" arduratuta azaldu dira. Horregatik, deialdia egin diete Sestaoko hiritarrei  eurekin batera lan egin dezaten ikus ditzaketen delituak salatuz. Hala, telefono anonimoa eta isilpekoa eratu dute: 944063406.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Rodolfo Ares Sailburua