Berriak Segurtasuna

Dirudienez hanka hautsita zuen mendizale bat erreskatatu dute Gorbeako mendigunean

2021-11-20

Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko eta Bizkaiko suhiltzaileetako baliabideak Gorbeako mendigunera, Egiriñau Mendira, mobilizatu dituzte gaur arratsaldeko lehenengo orduan, erorita dirudienez hanka hautsi duen mendizale bat erreskatatzera.

 Gaur, larunbata, arratsaldeko lauak aldera, Euskadiko Larrialdietako Zerbitzuek dei bat jaso dute Gorbeara igotzen ari zirenean, Egiriñau Mendian, Aldape inguruan, gizon bat, berriemailearekin zegoena, erori egin dela esanez.

Adierazitako lekura Ertzaintzako Zaintza eta Erreskate Unitateko baliabideak eta Bizkaiko suhiltzaileak hurbildu dira, eta mendizalea artatu dute, dirudienez hanka hautsita baitzuen. 

Zauritua, 56 urteko gizonezkoa, Ertzaintzaren helikopteroak eraman du Gurutzetako ospitalera, eta bertako osasun-zerbitzuek artatu dute.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan