Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak balioak irakasteak duen garrantzia nabarmendu du

2011.eko irailak 16

Patxi Lópezek euskal gizartearen etorkizuna eraikitzeaz arduratuko diren pertsonak hezteko espazio «aske» eta «solidario» bat eraikitzeko beharra nabarmendu du

Mondragon Unibertsitateko ikasturtearen irekiera ekitaldian, lehendakariak hezkuntzaren garrantzia ez ezik, balioena ere aipatu du. Nabarmendu duenez, XXI. mendeko unibertsitateentzat «ezinbesteko» erronka da «gure gizartearen etorkizuna» eraikitzearen «arduradun» izango diren pertsonak hezteko espazio «komunitario aske eta solidario bat» eraikitzea.  Lópezek gaineratu du euskal gizarteak badakiela bizikidetza demokratikoa eta «benetako oparotasuna» ezin direla «berrarmatze moral handi bat» gabe lortu.   Lehendakariak nabarmendu du garrantzitsua dela gazteek, kualifikazio profesionala bereganatzen duten aldi berean, ikaskuntza moral hori egitea.

Patxi Lópezek nabarmendu du 2011-2014 aldirako Unibertsitate Planean Eusko Jaurlaritzak Mondragon Unibertsitatearekin zuen konpromisoa «handitu» duela.  Gainera, lehendakariaren arabera, plan horrek euskal unibertsitatea Goi-mailako Hezkuntzaren Europako Espazioan sartzea ahalbidetuko duten egitekoetan lagun dezake.

Patxi López lehendakariak Mondragon Unibertsitateko ikasturtea inauguratu du, gaur goizean. Berarekin batera, Isabel Celaá Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua izan da han.

Beste behin, lehendakariak gazte ekintzaileen premia eta erakundeek ekintzailetasunerako bidea errazteko beharra nabarmendu ditu. Bestalde, gai honetan Eusko Jaurlaritzak egiten duen apustua berretsi du lehendakariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)