Beatriz Artolazabal: “Gure haurtzaroko eta nerabezaroko iritziak eta proposamenak arretaz entzutea sustatu behar dugu”

2021-11-20
  • Gaur larunbata, azaroak 20, Haurren eta Nerabeen Egun Unibertsala ospatuko da Nazio Batuen Erakundeak sustatuta
  • Euskadik haurren eta nerabeen lagun diren herrien sarea garatzen du.
  • Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak 32 urte bete ditu
  • Haurtzaroa da kolektiborik ahulena, munduko krisiak eta arazoak gehien pairatzen dituena.
  • Urretxuko Udalak –Gipuzkoa- 15 urteko ikasleen parte-hartzea eta ekarpenak sustatzen ditu udal jardueran
  • Eusko Jaurlaritzak haurren eskubideei buruzko kanpaina bat garatzen du, “Haur eta nerabeen eskubideekin ez da jokatzen” izenekoa; Unicef´en “Z Belaunaldia” komunikazio-espazioan laguntzen du.


VG 2021 11 20


Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburu Beatriz Artolazabalen ustez, Haurren eta Nerabeen Nazioarteko Egunaren ospakizunak Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Konbentzioan jasotako helburuak indartzeko balio behar du, bai eta haurrek eta nerabeek esaten eta iradokitzen dutenari, agian gutxien garatutako eskubideetako bati, bereziki, parte-hartze eta entzute aktiboa sustatzeko ere.


“Ospakizun honen helburua da herritarrei gogoraraztea haurrak eta nerabeak direla kolektiborik ahulenak eta munduko krisi eta arazoak gehien pairatzen dituztenak. Haurtzaro horrek guztiak baditu bere eskubideak”, Beatriz Artolazabalek gehitu du.
Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuaren arabera, oso garrantzitsua da parte hartzeko duten eskubidea: eragiten dieten egoerei buruz kontsultatuak izateko eskubidea dute, eta beren iritziak kontuan hartzekoa. Arlo horretan aurrerapen handiak lortu dira, eta oraindik egiteko dauden urratsak dauden arren, Euskadin horretan ari gara, Haurren eta Nerabeen Lagunak diren herrien garapenarekin, dagoeneko zortzi atxikimendu irmo baititu.


Haur eta nerabeentzako zerbitzuen sareak uste du haurrek eta nerabeek eskubidea dutela aisialdirako, jolaserako eta kultura- eta arte-jardueretan parte hartzeko, diskriminaziorik ez egiteko, bizitza duina eta zoriontsua izateko eta garapen egokia izateko.

 

Horren adibide da Urretxu, haur eta nerabeen lagun den Gipuzkoako herria. Herri horrek, beste herri batzuekin batera, Eusko Jaurlaritzaren esperientzia pilotu batean parte hartzen du, biztanleriaren bi sektore horiei zuzenduta; izan ere, Udala bertako proiektu eta erabaki gehienetan sartzen ari da haurren eta gazteen errealitatea, bere obra, aurrekontu edo jarduera-antolaketa bakoitzean.


Haurren parte-hartzea


“Orain arte, agian, helduen irizpidea bakarrik hartzen zen kontuan. Ezinbestekoa zen erabateko parte-hartzea lortzea, txikitatik. Eta premia horri erantzuten diote, Beatriz Artolazabalek zehazten duenez, gizarte eta kirol jardueretan parte hartzen duten eskola-umeen eta adingabeen iritzia duten proiektuek”.


Eusko Jaurlaritzako Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Saileko Familia Politikarako eta Haurtzarorako Zuzendaritzak, EDE Fundazioarekin batera, abian jarri zuen proiektu hori, Euskal Autonomia Erkidegoko toki-eremuan haurrek eta nerabeek parte hartzeko ekimenak sustatzeko. Horretarako, hainbat arlotan lan egiten dute, prestakuntzarekin eta lankidetzarekin, eta haurrek parte hartzeko organo egonkor bat diseinatzen dute.


Urretxun, ekimenari "Piztu Gazte Mahaia" edo 15 urteko gazteek udal-bizitzan parte hartzeko mahaia deitzen zaio. Haur eta nerabeen kontseilu gisa, herriko erabakietan parte hartuko duena, bereziki eragiten dieten gaietan. Artolazabalen arabera, Haurren Eskubideei buruzko Konbentzioak aldatu egin du haurrak mundu osoan aintzat hartzeko eta tratatzeko modua, eta haurra eskubideen subjektu gisa aitortu du. Hezkuntza formaleko edo ez-formaleko sozializazio-espazioak ere sozializazio-agertoki dira udalerriko haurrentzat, hala nola udalerriek haurren parte-hartzerako sustatzen dituztenak.


Hain zuzen ere, egun batzuk barru, Europar Batasuneko Ministroen Kontseiluak gazteriarentzako gizarte-espazioen beharra ere ezarriko du.


Euskadi aitzindaria izan behar da pertsona bakoitzarengan oinarritutako gizarte justuago eta gizatiarragoa lortzeko helburuan, batez ere etorkizuneko Euskadi eta Europa diseinatzen laguntzen duten kide gazteenengan.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak